Eo (filma)
- Artikulu hau 2022ko film poloniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eo (argipena)».
Eo (polonieraz: Io) 2022ko Jerzy Skolimowski poloniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. 1966ko Au hasard Balthazar filmean oinarrituta dago.
Sinopsia
aldatuMundua leku misteriotsua da, are gehiago animalia batentzat. Eo asto bat da, eta bere begietatik ikusten duena erakutsiko dio ikusleari. Sarritan jende zintzoarekin egingo du topo: laguntzeko prest egongo dira, alaiak izango dira… baina beste batzuetan une tristeak bizi izango ditu. Hala ere, Eok ez du inoiz bere esentzia eta zintzotasuna galduko.[1]
Skolimowskik urte batzuk lehenago egindako Essential Killing filman hemengo eskema filmikoa berregin zuen film honetarako[2], baina orduko hartan ingurune biolento batean galduta zegoena gizaki bat izan zen, eta orain asto bat.
Aktoreak
aldatu- Sandra Drzymalska: Kasandra
- Lorenzo Zurzolo: Vito
- Mateusz Kościukiewicz: Mateo
- Isabelle Huppert: kondesa
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Eo» Berria 2022-10-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eo, de Jerzy Skolimowski» 242 películas después 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |