Real Politik

Joseba Tapiaren albuma (2006)

Real Politik Joseba Tapia euskal folk musikariaren estudioko laugarren diskoa da. 2006an kaleratu zuen diskoa.[1][2][3][4][5]

Real Politik
Joseba Tapiaren albuma
Egilea(k)Joseba Tapia
Argitaratze-data2006
IzenburuaReal Politik
Ekoizpen lekuaDonostia
Banatze bideadisko konpaktu eta musika-streaming
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaZakurraren biolina
Zatiak14 musika pista

"Real Politik" terminoa esamolde alemaniarra da eta "ahal denaren politika" esan nahi du. Izen bereko kanta izan zen diskoaren singlea, eta bertan "politika edo demokraziaren amarrua eta gure politikarien jukutria eta jatortasuna" agerrarazi nahi izan zuten Joseba Tapia eta Koldo Izagirrek[6]. Kantaren leloa da horren erakusgarri:

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa

Baina ados zegoen gurekin, doan eman zigun bostekoa

Ederra zen aberri lurrina, aldamenean beti ikurrina

Kanta honetan soilik erabili zuten dance musika-estiloa, "gazte ikuspegia" sartzeko, loopak erabiliz. Gainontzeko kantuek folketik edo bertsolaritzatik edaten dute, eta estilo herrikoiagoa dute. Horien artean, nabarmentzeko modukoa da "Askatasunaz" kantua, Joxe Mari Lopetegiren hitzak musikatuz egina, Espainiako II. Errepublika hasierako Azpeitia eta Azkoitia inguruko giro tradizionalista islatzen duena. Izan ere, Azpeitiko "herriko plazan mitina eman nahi izan zuten Conjunción Republicano-Socialista-ANV koalizioko lau hizlariek epelak hartuta alde egin zuten"[7]. Pasaiako errepublikaren aldekoek horrela idatzi zioten Gobernazioko Ministeritzari: "Imposibilitados actuar candidatos, apoderados ni interventores en las elecciones en tan cavernícola región, es absurdo creer pureza sufragio, siendo verdadero héroe quien se atreva a votar candidatura de izquierda". Kanta horren remix bat egin zuen Chill Mafia taldeak, cumbia estiloan[8], eta bien arteko elkarlana bultzatu zuen[9].

Joseba Tapia

Lan horretan, orokorrean hiru laguntzaile izan zituen: Jonan Ordorika (soinu-teknikaria) Arkaitz Miner (mandolina, biolina, zintzarria, eta ahotsa) eta Jexux Aranburu (pianoa, soinu handia, kurkubita, eta ahotsa). Baina kolaborazio puntualak ere izan zituen: Natxo de Felipe (ahotsa, "Biba Berango"), Mertxe Oliden (ahotsa, "Soldadu sartzea"), Ainhoa Aranburu, Estitxu Eizagirre, eta Maialen Lujanbio, koruetan ("Soldadu sartzea"), Xabier Berasaluze 'Leturia' (zapatak eta kurkubita, "Soldadu sartzea" eta "Madrilgo lagunak"), Mikel Artieda (baxua, "Irla han da"), eta Mikel Azpiroz (laguntzaile teknikoa).[1]

Abestien zerrenda

aldatu
  1. Zoragarria ez al da? (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  2. Umearen ehiza (Hitzak: Jacques Prevert - Musika: Joseph Kosma)
  3. Lagun galduaren geografia (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  4. Real politik (Hitzak: Koldo Izagirre - Musika: Joseba Tapia)
  5. Askatasunaz (Hitzak: Joxe Mari Lopetegi - Musika: Joseba Tapia)
  6. Bilbaoko iretargi (Hitzak: Bertolt Brecht - Musika: Kurt Weill)
  7. Biba Berango (Hitzak: Gabriel Aresti - Musika: Herrikoia)
  8. Soldadu sartzea (Hitzak: Bilintx - Musika: Joseba Tapia)
  9. Eisenhower eta ni (Hitzak: Charles Uhalde - Musika: Joseba Tapia)
  10. Larre galduak (Hitzak: Josetxo Azkona - Musika: Joseba Tapia)
  11. Paris - Dakar (Hitzak: Eneko Barberena - Musika: Joseba Tapia)
  12. Madrilgo lagunak (Hitzak: Bitoriano Gandiaga - Musika: Joseba Tapia)
  13. Irla han da (Hitzak: Joxerra Garzia - Musika: Joseba Tapia)
  14. Etorbide profesionala (Hitzak: Koldo Izagirre, Joseba Tapia - Musika: Joseba Tapia)

Bideo-klipa

aldatu

Urte berean animaziozko bideo bat sortu zuen Juanba Bersasategik (Lotura Films) Real politik abestia ilustratzeko. Arkatzez egindako irudien animazioa izan zen.[10]

Bertsioak

aldatu

2017an Joseba Tapiak plazaratu zuen Besamotzak diskoko kantu gehienak Real Politik diskotik hartuak dira, gitarra elektrikoarekin "ahaire berriz jantzi" zituela.[11][12]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Real politik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  2. Real politik – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  3. «JOSEBA TAPIAK IRAILEAN ARGITARATUKO DU DISKO BERRIA» www.entzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  4. «"Real politik", Joseba Tapiaren azken lana, kalean da» Hernaniko Kronika 1991.
  5. «Joseba Tapiaren ‘Real Politik’ disko berriaren aurkezpen kontzertua, bihar Andoainen» Hernaniko Kronika.
  6. Joseba Tapia: Trikitia, instrumentu nazional eta berriz ere maldiziozko. Lore hostoak, 36. minutua or..
  7. Loiolarik ez balitz. Azpeitia: Uztarria Kultur Koordinadora, 203 or. ISBN 84-609-5344-0..
  8. askatasunaz- tuli pump eta kiliki frexko remix. .
  9. (Gaztelaniaz) «¿Joseba Tapia se pasa al trap? Así es la original campaña para anunciar el nuevo disco del trikitilari» Pamplona actual.
  10. Berasategi, Juanba. (2005). «Lotura Films » Real Politik» loturafilms.eus (Lotura Films) (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  11. Irureta, Maialen Unanue. «Joseba Tapiak 'Besamotzak' diskoa kaleratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  12. Besamotzak – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Kanpo estekak

aldatu