Emmanuel Servais
Lambert Joseph Emmanuel Servais (Mersch, 1811ko apirilaren 11 – Bad Nauheim, 1890eko ekainaren 17a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1857tik 1874ra.
Emmanuel Servais | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1874ko abenduaren 27a - 1887ko azaroaren 8a ← Édouard Thilges - Henri Vannérus (en) →
1867ko abenduaren 3a - 1874ko abenduaren 26a ← Victor de Tornaco - Félix de Blochausen →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lambert Joseph Emmanuel Servais | ||||||||||
Jaiotza | Mersch, 1811ko apirilaren 11 | ||||||||||
Herrialdea | Luxenburgo Belgika | ||||||||||
Heriotza | Bad Nauheim, 1890eko ekainaren 17a (79 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Cimetière Notre-Dame (en) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Ganteko Unibertsitatea Athénée de Luxembourg (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | abokatua, diplomazialaria eta politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Luxenburgo | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||||||||||
1828an hasi zen zuzenbidea ikasten Ganteko Unibertsitatean, baina 1830ean utzi zuen herrialdea Belgikako Iraultzaren ondorioz, eta 1831n Parisen graduatu zen. 1836an L'Echo de Luxembourg egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1839an, Luxenburgo zatitu eta Belgikari dukerri handiaren zati bat eman zion Londresko Itunaren aurka agertu zen. 1848ko Batzar Konstituziogileko kidea izan zen. Zazpi urtez aritu zen lehen ministro karguan, 1867tik 1874ra. Ondoren, Luxenburgoko hiriko alkate izan zen hil zen arte. Estatu Kontseiluko presidentea ere izan zen 1874 eta 1887 artean, eta Diputatuen Ganberako presidentea 1886 eta 1890 artean.