Emma Bataillard
Emma Alma Bataillard, ezagunagoa Lady Aama ezizenarekin, (Paris, 1876 – Des Moines, Iowa, 1893) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,04 metro garai izatera heldu zen.
Emma Bataillard | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1876 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Des Moines, 1893ko otsailaren 27a (16/17 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirkuko artista |
Izengoitia(k) | Lady Aama eta Lady Belle Aama |
Batetik bestera erakutsi eta erabilitako erraldoiaren adibide garbia izan zen. Etxekoak izan zituen horretan lagun Emma Alma Bataillardek. Emmaren ahizpak haren erraldoitasunez ohartu ziren, eta AEBetara eraman zuten. Frantziako erraldoia zela esanez erakusten zuten, Lady Aama ezizenez, harena ez zen ahizpa gezurrezko eta txiki batekin batera: Joespha printzesa. Hil ondoren ere, ahizpek negozioa egiten segitu nahi izan zuten, eta Iowako Unibertsitateari saldu zioten gorpua, 200 dolarren truke.[1] Tuberkulosiak jota hil zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Detalles sorprendentes sobre la vida de las 10 mujeres más altas de toda la historia.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |