Emily Seebohm
Emily Jane Seebohm (Adelaide (Australia) 1992ko ekainaren 5a) australiar igerilaria da.
Olinpiar Jokoak
aldatu2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), domina bat eskuratu zuen:
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldearekin, 3.52,69 minutuko denboraz, AEBko (zilarrezkoa, 3.53,30ekoarekin) eta Txinako taldeen aurretik sailkatuz (brontzezkoa, 3.56,11). Hauek izan ziren Australiako partaideak: Emily Seebohm, Leisel Jones, Jess Schipper, Libby Trickett, Tarnee White, Felicity Galvez eta Shayne Reese.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), hiru domina eskuratu zituen:
4x100 errelebo librean, urrezko domina lortu zuen Australia ordezkatuz, 3.33,15eko denborarekin, Herbehereetako (zilarrezkoa, 3.33,79koarekin) eta AEBko taldeen aurretik (brontzezkoa, 3:34.24koarekin). Hauek osatzen zuten taldea: Alicia Coutts, Cate Campbell, Brittany Elmslie, Mel Schlanger, Emily Seebohm, Yolane Kukla eta Libby Trickett-ek.
100 m bizkar proban, zilarrezkoa lortu zuen 58,68 segundoko denborarekin, Missy Franklin estatubatuarraren atzetik (urrezkoa, 3.52,69koarekin) eta Aya Terakawa japondarrari aurre hartuz (brontzezkoa, 3.56,11koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Australiako taldearekin, 3.54,02ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.52,69koarekin) eta Japoniako taldearen aurretik (brontzezkoa, 3.55,73koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Emily Seebohm, Leisel Jones, Alicia Coutts, Mel Schlanger eta Brittany Elmslie-k.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro),
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Australiak 3.55,00ko denborarekin, AEBren atzetik (urrezkoa, 3.53,13koarekin) eta Danimarkari aurre hartuz (brontzezkoa 3.55,01). Australiako taldekideak hauek izan ziren: Cate Campbell, Emily Seebohm, Brittany Elmslie, Emma McKeon, Madeline Groves, Madi Wilson eta Taylor McKeown.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, bi domina lortu zituen:br/>200 m bizkar proban, brontzezko domina lortu zuen 2.06,17ko denborarekin, Kaylee McKeown herrikidearen (urrezkoa, 2.04,68koarekin) eta Kylie Masse kanadarraren atzetik sailkatuz (brontzekoa, 2.05,42).
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina |
4x100 m lau-estiloko erreleboa,[3] emakumezkoa | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
4x100 m estilo librea,[4] emakumezkoa | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
100 m bizkar,[5] emakumezkoa | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
4x100 m lau-estiloko erreleboa,[6] emakumezkoa | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m lau-estiloko erreleboa,[7] emakumezkoa | |
2020 | Tokio Japonia |
200 m bizkar,[8] emakumezkoa | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 lau-estiloko erreleboa,[9] emakumezkoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Emily Jane Seebohm» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Emily Jane Seebohm" olympics.com 2021-10-07an begiratua. (Gaztelaniaz)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m estilo librea, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m bizkar, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 200 m bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)