Mollie O'Callaghan
Mollie O'Callaghan (Queensland (Australia), 2004ko apirilaren 2a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.
Mollie O'Callaghan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Queensland, 2004ko apirilaren 2a (20 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Peters Lutheran College - Springfield (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Olinpiar Jokoak
aldatu2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen:
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x200 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldeak 7.41,29ko denborarekin), Txinako taldearen (urrezkoa 7.40,33koarekin ME) eta AEBkoaren atzetik geratuz (zilarrezkoa 7.40,73koarekin). Taldea hauek osatzen zuten: Madison Wilson, Ariarne Titmus, Emma McKeon, Leah Neale, Tamsin Cook, Mollie O'Callaghan, Brianna Throssell eta Meg Harris-ek.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m errelebo librea ME, emakumezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m errelebo librea, emakumezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m errelebo lau-estiloak OE, emakumezkoa[5] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 200 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x200 m librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m medley | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 4x100 m medley mistoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mollie O'Callaghan» olympedia.org 2021-10-11n begiratua. (Ingelesez)
- ↑ «Mollie O'Callaghan» olympics.com 2021-10-11an begiratua. {{Es}
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 m errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo lau-estiloak, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)