Emma McKeon

igerilari australiarra

Emma McKeon (Wollongong, Australia, 1994ko maiatzaren 24a) estilo libreko distantzia laburreko probetan espezializatutako igerilari australiarra da.

Emma McKeon

Bizitza
JaiotzaWollongong1994ko maiatzaren 24a (29 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaRon McKeon
AmaSusan mckeon
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGriffith University (en) Itzuli
The Illawarra Grammar School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: emma.mckeon.7 Twitter: emma_mckeon Instagram: emmamckeon Olympic.org: emma-mckeon Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

McKeonek, 2016 eta 2020ko Olinpiar Jokoetan, hamaika domina irabazi zituen guztira, horietako bost urrezkoak.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), lau domina irabazi zituen Australia ordezkatuz:
200 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen (1.54,92 minutuko denboraz), Katie Ledecky estatubatuarraren (urrezko domina 1.53,73ko denboraz) eta Sarah Sjöström suediarraren atzetik geratuz (zilarrezkoa 1.54,08koaz).
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.30,65 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME) ezarri, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89 denboraz) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 3.32,89koaz). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon eta Madi Wilson-ek.
4x200 errelebo librean, zilarrezkoa eskuratu zuen Australiak (7.44,87koarekin), AEBren atzetik (urrezkoa 7.43,03) eta Kanada gaindituz (brontzezkoa 7.45,39). Hauek osatu zuten Australiako taldea: Bronte Barratt, Jessica Ashwood, Emma McKeon, Leah Neale, eta Tamsin Cook-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Australiak, AEBren atzetik (urrezkoa 3.55,00) eta Danimarkari aurre hartuz (brontzezkoa 3.55,01). Australiako taldekideak hauek izan ziren: Cate Campbell, Emily Seebohm, Brittany Elmslie, Emma McKeon, Madeline Groves, Madi Wilson eta Taylor McKeown.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, zazpi eskuratu zituen Australia ordezkatuz:
50 m estilo librean, urrezkoa lortu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 23,81 segundoko denborarekin, Sarah Sjöström suediarrari (zilarrezkoa, 24,07 segundorekin) eta Pernille Blume danimarkarrari aurre hartuz (brontzezkoa, 24,21ekoarekin).
100 m estilo librean, urrezkoa lortu zuen 51,96ko denborarekin, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen, Siobhán Haughey hongkongdarra (zilarrezkoa, 52,27ko denbora) eta Cate Campbell herrikidea gaindituz (brontzezkoa, 52,52ko denbora).
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra ezarri (ME)), Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[1][2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  200 m estilo librea, emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 errelebo librea ME,
emakumezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x200 errelebo librea,
emakumezkoa[6]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 lau-estiloko erreleboaa,
emakumezkoa[7]
2020 Tokio
  Japonia
  50 m estilo librea OE,
emakumezkoa[8]
2020 Tokio
  Japonia
  100 m estilo librea OE,
emakumezkoa[9]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 errelebo librea ME,
emakumezkoa[10]
2020 Tokio
  Japonia
  4x200 errelebo librea,
emakumezkoa[11]
2020 Tokio
  Japonia
  100 m tximeleta,
emakumezkoa[12]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 lau-estiloko erreleboa OE,
emakumezkoa[13]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 lau-estiloko errelebo
mistoa[14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Emma McKeon keeps swimming gold rush alive» Australian Olympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  2. «Emma McKeon» olympedia.org (Ingelesez)
  3. «Emma McKeon» olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
  4. Igeriketa, 200 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 4x200 errelebo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  9. Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  10. Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  11. Igeriketa, 4x200 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  12. Igeriketa, 100 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  13. Igeriketa, '4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  14. Igeriketa, 4x100 lau-estiloko errelebo mistoa, Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu