Cate Campbell
Cate Natalie Campbell (Blantyre, 1992ko maiatzaren 20a) malawiar jatorriko igerilari australiarra da.
Olinpiar Jokoak
aldatu2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008 (Pekin), bi domina irabazi zituen:
50 m estilo librean, brontzezkoa lortu zuen 24,17ko denborarekin, Britta Steffen alemaniarraren (urrezkoa, 24,06koarekin) eta Dara Torres estatubatuarraren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 24,07koarekin).
4x100 errelebo librean, berriro brontzezkoa lortu zuen 3.35,05 denboraz, Herbehereetako (urrezkoa, 3.33,76koaz) eta AEBko taldeen atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.34.33). Igerilari hauek ordezkatu zuten Australiako taldea: Cate Campbell, Alice Mills, Mel Schlanger, Libby Trickett eta Shayne Reese-k.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012 (Londres),
4x100 errelebo librean, urrezko domina lortu zuen Australia ordezkatuz, 3.33,15 denborarekin, Herbehereetako (zilarrezkoa, 3:33.79) eta AEBko taldeen aurretik (brontzezkoa, 3:34.24). Hauek osatzen zuten taldea: Alicia Coutts, Cate Campbell, Brittany Elmslie, Mel Schlanger, Emily Seebohm, Yolane Kukla eta Libby Trickett-ek.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016 (Rio de Janeiro),
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.30,65 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME) ezarri, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89 denboraz) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 3.32,89koaz). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon eta Madi Wilson-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa eskuratu zuen Australiako taldearekin,
3:55.00ko denboraz, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3:53.13koaz) eta Danimarkako taldeari aurrea hartuz (brontzezkoa,
3:55.01). Hauek izan ziren taldekideak: Cate Campbell, Emily Seebohm, Brittany Elmslie, Emma McKeon, Madeline Groves, Madi Wilson eta Taylor McKeown.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020 (Tokio), brontzezkoa lortu zuen 100 m estilo librean Emma McKeon herrikidearen eta Siobhán Haughey hongkongdarraren atzetik sailkatuz.
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako Errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.[1][2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina |
50 m Estilo librea, emakumezkoa[4] | |
2008 | Pekin Txina |
4x100 m errelebo librea, emakumezkoa[5] | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
4x100 m errelebo librea, emakumezkoa[6] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m errelebo librea, emakumezkoa[7] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 lau-estiloko erreleboa, emakumezkoa[8] | |
2020 | Tokio Japonia |
100 m Estilo librea, emakumezkoa[9] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m errelebo librea ME, emakumezkoa[10] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 lau-estiloko erreleboa OE, emakumezkoa[11] |
Bere ahizpa Bronte Campbell-ek ere hainbat domina irabazi ditu Olinpiar Jokoetan.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Cate Campbell Biography and Olympic Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Natación CAMPBELL Cate - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- ↑ «Cate Campbell» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ (Gaztelaniaz) «Natación CAMPBELL Bronte - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).