Kylie Masse

igerilari kanadarra

Kylie Jacqueline Masse (Windsor (Ontario), 1996ko urtarrilaren 18a) igerilari kanadarra da. 100 metro bizkar proban munduko txapelduna izan da birritan. 2016ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina[1] eta 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituen[2].

Kylie Masse

Bizitza
JaiotzaWindsor1996ko urtarrilaren 18a (28 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Sandwich Secondary School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua61 kilogramo
Altuera1,72 metro

Twitter: Kjmasse Instagram: kyliemasse Olympic.org: kylie-masse Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2016. urtean bere jaioterrian jokaturiko igerileku laburreko munduko txaelketan zilarrezko bi domina eskuratu ondoren 2016ko Rioko Jokoetan hirugarrena izan zen Fu Yuanhui txinatarrarekin berdinduta[3].

2017ko Budapesteko munduko txapelketan 100 metro bizkar proban txapelduna izan zen eta egindako 58.10 denbora munduko errekorra izan zen[1]. Hurrengo Munduko txapelketa 2019an izan zen Hego Korean eta orduan ere txapelduna izan zen 10 metro bizkar proban.

2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan bigarrena izan zen 100 eta 200 metro bizkar estiloan, bietan ere Kaylee McKeown australiarra aurreratu zitzaion. Aipatzekoa da sailkapen probatan errekor olinpikoa hautsi zuela Kylie Massek. 4 × 100 m erreleboak medley proban hirugarren domina eskuratu zuen, brontzezkoa. Azken proba honetan ere Kaylee McKeownren selekzio australiarra izan zen garailea[4].

Nazioarteko palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2016 Rio de Janeiro (  Brasil)   100 metro bizkar
emakumezkoa[5]
58.76
2020 Tokio (  Japonia)   100 metro bizkar
emakumezkoa[6]
57.72
2020 Tokio (  Japonia)   200 metro bizkar
emakumezkoa[7]
2:05.42
2020 Tokio (  Japonia)   4 × 100 m erreleboak medley
emakumezkoa[8]
3:52.60
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2016 Windsor (  Kanada)   100 metro bizkarra
(Igerileku laburra)
2016 Windsor (  Kanada)   4 × 100 m erreleboak medley
(Igerileku laburra)
2017 Budapest (  Hungaria)   100 metro bizkarra 58.10
(Munduko errekorra)
2017 Budapest (  Hungaria)   4 × 100 m erreleboak mistoa 3.41.25
2019 Gwangju (  Hego Korea)   100 metro bizkarra 58.60
2019 Gwangju (  Hego Korea)   200 metro bizkarra 2:06.62
2019 Gwangju (  Hego Korea)   4 × 100 m erreleboak medley 3:53.58
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Gold Coast (  Australia)   100 metro bizkarra 58.66
2018 Gold Coast (  Australia)   200 metro bizkarra 2:05.98

Markak aldatu

  • 50 metro bizkarra - 27.64 (Budapest, 2017)
  • 100 metro bizkarra - 57.70 (Toronto, 2020)
  • 200 metro bizkarra - 55.59 (Tokio, 2021)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Kylie Masse» Team Canada - Official Olympic Team Website (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  2. (Ingelesez) «Kylie Masse returns to Canada with three Olympic medals, resumes training» windsorstar (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) «La reacción viral de esta nadadora china al enterarse de que hizo su mejor marca» cuatro 2016-08-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  4. (Gaztelaniaz) «La nueva generación de nadadoras australianas lo quiere todo» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  5. Igeriketa, 100 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 100 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Igeriketa, 200 metro bizkar, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  8. Igeriketa, 4 × 100 m erreleboak medley, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu