Emilio García Gómez

Emilio García Gómez (Madril, Espainia, 1905eko ekainaren 4a - 1995eko maiatzaren 31) espainiar idazle, filologo, historialari eta arabista izan zen.

Emilio García Gómez
ambassador of Spain to Turkey (en) Itzuli

1962 - 1969
Juan Teixidor y Sánchez (en) Itzuli - Guillermo Nadal Blanes (en) Itzuli
ambassador of Spain to Lebanon (en) Itzuli

1960 - 1962
Alfonso Merry del Val y de Alzola
ambassador of Spain to Iraq (en) Itzuli

1958ko irailaren 2a - 1960ko urria
Bizitza
JaiotzaMadril1905eko ekainaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1995eko maiatzaren 31 (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)María Luisa Fuertes Grasa (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Miguel Asín Palacios
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, itzultzailea, Arabista eta literatura historialaria
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala
Granadako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Historiaren Errege Akademia
Arab Academy of Damascus (en) Itzuli
Academy of the Kingdom of for Royaume (en) Itzuli
Izengoitia(k)Ángel Ramírez Calvente

Biografia

aldatu

Madrilgo Unibertsitatean egin zituen filosofia eta letretako ikasketak, arabierako espezializazioarekin. Honoris causa doktore egin zuten zenbait unibertsitate europar eta arabiarretan (Sevilla, Granada, Kairo, Aljer eta abar), eta 1932an Granadako Ikasketa Arabiarren Eskolako zuzendari izendatu zuten. Harrezkero, hainbat erakunderen zuzendari izan zen Europan eta arabiar herrialdeetan, eta hainbat sari jaso zituen (Asturiasko Printzea, Espainiako Historiako Sari Nazionala, Frantziako Ohorezko Legioa eta Libanoko, Siriako eta abarreko sari gorenak).

Diplomatiko gisa ere lan egin zuen; 1958tik 1960ra bitartean, Bagdadeko enbaxadore izan zen, eta ondoren, Beirutera (1960-2962) eta Ankarara (1962-1969) joan zen.

Emilio Garcíak literatura arabiarrari buruzko argitalpen, itzulpen eta ikerketa ugari egin zituen, eta azken urteetako arabista handienetakotzat hartu da. Olerkigintza hispaniar-arabiarreko lanen itzulpen bikainak egin zituen, adibidez, Poemas arabigoandaluces (1930, "Olerki arabiar-andaluzak"), Cinco poemas musulmanes (1944, "Bost olerki musulman") eta Ibn Hazmen El collar de la paloma (1953, "Usoaren lepokoa"). Karxei buruzko lan gogoangarriak ditu, Ángel Rodríguez Calvente ezizenez sinatuak horietako batzuk. Aipagarriak dira Las jarchas mozárabes y los judíos de al-Andalus (1957, "Karxa mozarabiarrak eta Al Andalusko juduak") eta Las jarchas romances de la serie árabe (1966, "Arabiar saileko karxa erromantzeak"), batez ere, eta azpimarratzekoak dira, orobat, Ibn Zamrak, el poeta de la Alhambra (1975, "Ibn Zamrak, Alhambrako olerkaria"), Sevilla en el siglo XII (1981, "Sevilla XII. mendean"), Poemas árabes en los muros y fuentes de la Alhambra (1986, "Alhambrako hormetako eta iturrietako olerki arabiarrak"), berrogeita hamar urteko ikerketa-lanen emaitza, eta Foco de antigua luz sobre la Alhambra (1988, "Antzinako argia Alhambran").

Erreferentziak

aldatu