Elvira Quintillá

aktore eta abeslari espainiarra

Elvira Quintillá Ramos (Bartzelona, 1928ko irailaren 19aMadril, 2013ko abenduaren 27a) espainiar aktore eta abeslaria izan zen.[1]

Elvira Quintillá
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira Quintillà i Ramos
JaiotzaBartzelona1928ko irailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2013ko abenduaren 27a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)José María Rodero  (1947 -  1991)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0704256 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1941ean hasi zen antzerkian, eta hainbat konpainiatan aritu zen, besteak beste, Conchita Montesenean. 1947an José María Rodero aktorearekin ezkondu zen.

Bere lehen filma, Fin de curso, 1943an filmatu zuen, Ignacio F. Iquinoren zuzendaritzapean. Filmografia ez oso zabalarekin (ez ditu berrogei titulu gainditzen), ordea, Espainiako "zazpigarren artearen" historiako zinta garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu zuen. Bereziki nabarmena izan zen Luis García Berlangaren Bienvenido Mr. Marshall filman Eloisa andereñoaren rola (1952), 1952an senarrarekin batera Rafael J. Salviak zuzendutako eta oso-osorik Katalunian filmatutako Concierto mágico filma egin zuen.

Bere karrerako beste film garrantzitsu batzuk hauek izan ziren: Berlangaren eta Juan Antonio Bardemen Esa pareja feliz (1951); Berlangaren Plácido (1961); Pedro Lazagaren El abuelo tiene un plan (1972) eta Mario Camusen La colmena (1982)

 
Telebistan arrakasta 1960ko hamarkadan

1960ko hamarkadan telebistari esker ospe handia izan zuen. Etapa horretan, Televisión Españolako telesailik arrakastatsuenetako batzuen protagonista izan zen, hala nola José Luis López Vázquezekin Noel Clarasóren Tercero izquierda (1962-1963), edo Francisco Prosper-en Escuela de maridos (1963-1965) lanarekin, eta haren jarraipena, Escuela de matrimonios (1967). Ondoren, El olivar de Atocha (1989) seriean parte hartu zuen.

Antzerkian, besteak beste, Joaquín Calvo Soteloren Cuando llegue el día (1952), Anton Chéjov-en[2] La gaviota (1981) eta Gustavo Pérez Puigek zuzendutako Jacinto Benaventeren Los intereses creados (1992) obretan hartu zuen parte.

Sariak aldatu

Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[3][4]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1953 Bigarren mailako aktore onena Juzgado permanente Irabazlea
1955 Bigarren mailako aktore onena El guardián del paraíso Irabazlea
  • 1960an, Gutxi ezagutzen den arren, Benidormeko 2. Zinemaldiko 1. Interpretazio Saria ere irabazi zuen (ex aequo "Los Iruñako" taldearekin).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu