La Rambla
- Beste esanahietarako, ikus «La Rambla (Kordoba)».
La Rambla Bartzelonako erdigunean dagoen pasealeku nabarmen eta ezagun bat da.
La Rambla | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Terminus | iparra: Katalunia plaza hegoa: Colonen monumentua |
Luzera | 1,2 km |
Lurraldea | Bartzelona |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Loturak | Katalunia plaza Carrer de la Portaferrissa (en) ![]() Carrer Nou de la Rambla (en) ![]() |
KokalekuaAldatu
Katalunia plaza eta Portu Zaharra lotzen ditu. Ciutat Vella barrutiaren barnean dago, alde batean El Gòtic auzoa eta bestean El Raval auzoa dituelarik.
PasealekuaAldatu
Pasealekua egun osoz eta goizeko ordu txikiak arte jendez betea egon ohi da. Prentsa saltoki, loradenda, hegazti saltoki, kale-aktore ibiltari, kafetegi, jatetxe eta dendez ongi hornitua dago. Portutik hurbil azoka txikiak jartzea ohikoa izaten da, bertan margolari, karikaturagileak eta marrazkilariak topa daitezkelarik. La Ramblatik paseatu ezkero hainbat eraikin interesgarri ikus daitezke, adibideaz Erreginaordearen Jauregia, bai eta La Boqueria merkatu ospetsua eta El Liceu antzokia ere, bertan opera eta balletak antzezten direlarik. Luzera laburreko bere alboko kale batek Plaça Reial enparantzara bideratuko gaitu, palmera eta arkupedun etxez osaturiko enparantza da, arkupe hauen itzalpean garagardotegi eta jatetxe aunitz daude, era berean enparantza hau igande goizetan zigilu eta moneta bildumazaleen topagune izan ohi da.
La Rambla pasealekua Portu Zaharran amaitzen da (Bakearen Ataria enparantza), hemen Colonen monumentua ospetsua dago. Mendialdetik eta Katalunia plazatik joan ezkero, hiribidea Eixample auzoan zehar gorantz doa, azkenik Avinguda Diagonal etorbidearekin topatu arte, zati honek Rambla de Catalunya izena hartzen du, hau Ciutat Vella barrutian barna doan pasealekutik beste pasealeku ezberdin bat izango balitz bezala jo ohi da.
Les RamblesAldatu
La Rambla ibiltokiak izen ezberdinak ditu bere atal bakoitzean, eta horrexegatik Les Rambles ("Ramblak") izenez ere ezagutu ohi da. Goitik behera jarraituz, hauek osatzen dute:
- Rambla de Canaletes (bertan Canaletes iturria dago).
- Rambla dels Estudis.
- Rambla de les Flors (edo Rambla de Sant Josep).
- Rambla dels Caputxins (edo Rambla del Centre).
- Rambla de Santa Mònica.
Portutik haratago pasabide zabal bat igaro ezkero Rambla de Mar delakoarekin jarraitzen du, Helio Piñón eta Albert Viaplana arkitektoek egindakoa. Hemen Maremagnum merkatalgunea dago.
GarraioakAldatu
La Rambla hiribidetik 14, 59 eta 91 autobus lineak igarotzen dira, hauei gaueko N9, N12 eta N15 lineak gehitu behar zaizkie.
Bartzelonako metroaren 3. lineak hiribide honetan hiru geltoki ditu: Plaça de Catalunya geltokia (goialdean, 1 linearekin lotzen delarik), Liceu geltokia (hiribidearen erdialdean, Liceu antzokiaren aurrealdean) eta Drassanes geltokia (hegoaldeko muturrean).