La Boqueria
Sant Josep merkatua (katalanez Mercat de Sant Josep), herri mailan La Boqueria izenarekin ezagunagoa, Katalunian dagoen Bartzelona hiriko La Rambla pasealekuaren albo batean dagoen herri merkatu bat da. Edozein motatako produktuak erosteko saltokia ez ezik, turismogune garrantzitsua ere bada.
La Boqueriako merkatua | |
---|---|
Merkatuaren sarrerako armarria. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Alde zahar | Ciutat Vella |
Administrative quarter in Barcelona | El Raval |
Koordenatuak | 41°22′55″N 2°10′20″E / 41.38194°N 2.17211°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1836 |
Arkitektura | |
Estiloa | Neoklasizismoa cast-iron architecture (en) ![]() modernismo katalana |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | la Rambla, 91 |
Webgune ofiziala | |
Bertako nahiz kanpoko produktu exotikoak saltzen dituzten 300 saltoki baino gehiagoen bilgunea da, denera 2.583 m²-ko azalera duelarik, bertara erosle partikularrak nahiz hiriko jatetxeetako sukaldariak ere erostera inguratu ohi dira. Kataluniako merkaturik handiena da, baita elikagai eta jakiei dagokienez ere eskaintza zabalena duena, horretaz gain turistek gehien bisitatzen duten merkatalgunea ere bada.[1]
Iruditegia Aldatu
-
Fruitu saltokia
-
Barnealdeko ikuspegi orokorra
-
Harategia
-
Boqueriako merkatuaren ataria La Rambla pasealekutik ikusita
Ikus gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- Boqueriako merkatuaren webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Japonieraz)