Ekuatore-koordenatuak

Zeruko objektuen posizioa zehazteko erabiltzen den zeru koordenatuen sistema

Ekuatore-koordenatuek edo koordenatu ekuatorialak sistema bat osatzen dute zeru-esferan objektu bat zeru-ekuatorearekiko eta ekinozioko Ares Puntuarekiko kokatzeko. Koordenatu horiei deklinazioa eta igoera zuzena esaten zaie, eta latitudearen eta longitude geografikoaren baliokideak dira.[1]

Ekuatore-koordenatuak gorriz nabarmentzen dira; ekliptika horiz; Eguzkiaren itxurazko desplazamendua —irudikatu gabea— ekliptikan zehar mugitzen da, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan, eta, urdinez, Aries Puntua da, eta handik igarotzen da zeru-ekuatorearen iparraldera, Ipar hemisferioko udaberritzat hartzen baita. Sei hilabeteren ondoren puntua Libra Puntura iristen denean, kontrakoa gertatzen da, hau da, udazkena Ipar hemisferiora iristen da. Hego hemisferioan prozesua alderantziz koa da.

Eguzkiak, Lurraren mugimendu erreala dela eta, ekliptika izeneko ibilbidea egiten du zeru-esferaren gainean, ekliptikaren planoa ere definitzen da antzera. Plano horrekiko lerro perpendikularrari ekliptikaren ardatz deritzo, eta makurdura axial deritzo ekliptikak zeru-ekuatorearekin eratzen duen angeluari. Gaur egun, angeluaren balioa 23º 26' du.

Ekinokzioen lerroa ekuatorearen eta ekliptikaren arteko elkargunea da. Hego hemisferiotik Ipar hemisferiora igarotzean Eguzkia proiektatzen den puntuari Aries puntua deitzen zaio.

Koordenatuen eta unitateen jatorria aldatu

Hauek dira funtsezko erreferentziak:

Ares puntua da ekliptikaren eta zeru-ekuatorekoaren arteko elkargunea. Plano horretatik pasatzen da Eguzkia hegoaldetik iparraldera, ekliptikaren itxurazko mugimenduan.

 
Igoera zuzena eta deklinazioa azaltzen duen animazioa.

Zeru-ekuatorea Lurreko plano ekuatorialaren eta zeru-esferaren arteko ebakiduratik sortzen den zirkulua da. Hau eta Lurra zentrokideak dira. Lurraren errotazio-ardatza luzatuz, munduaren ardatza edo eguneko mugimenduaren errotazio-ardatza dugu.

Ekinozioen lerroak (x ardatza), ekuatore-diametro perpendikularrak (y ardatza) eta munduaren ardatzak (z ardatza) eratzen dute ekuatoreko koordenatu lerrozuzenak errepresentatzeko triedroa.

Koordenatu horizontalak behaketa-guneei bereziki lotuta daude, hau da, koordenatu lokalak dira, baina ekuatore-koordenatuak diferenteak dira behaketa-puntuarekiko erreferentzia independenteak dira. Ares puntua eta zeru-ekuatorea ez dira aldatzen, edonon egonda ere. Aldiz, tokiko horizontea eta koordenatu horizontalen hegoaldeko puntua desberdinak dira behatzaile bakoitzarentzat. Gainera, koordenatu horizontalak eta ordu-koordenatuak azkar aldatzen dira; orduaren angelua 15º aldatzen da orduko, Lurraren errotazioaren eraginez; ekuatore-koordenatuak, aldiz, prezesioak eta nutazioak eragina izan arren, ia geldirik daude denbora-tarte ez oso handietan. Nolanahi ere, oso neurri zehatzetan mugimendu horiek kontuan hartu behar dira beharrezko zuzenketak egiteko.

 
Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa.

Igoera zuzena, α letra grekoarekin adierazi ohi dena, angelu bat da, zeru-ekuatorearen gainean neurtua, Aries puntuaren eta behatutako objektutik pasatzen den ordu-zirkulu edo meridianoaren artean. Longitude geografikoaren baliokidea da. Haren zentzu positiboa erlojuaren zuzeneko edo erloju orratzen kontrako noranzkoa da, Lurraren errotazioa ipar polotik ikusita bezala. Haren unitateak angeluenak izaten dira, ordutan adieraziak; beraz, 24 ordu 360°-koak dira. Hau da, ordu bat 15°-ren baliokidea da, edo gradu bat (1°) 4 minutu dira.

Astro baten ordu-zirkulua edo zeruko meridianoa da astrotik eta zeruko poloetatik igarotzen den zirkulu maximoa.

Deklinazioa δ letra grekoarekin adierazi ohi dena, zeru-ekuatorea eta objektua osatzen duten angelua da. Deklinazioa latitude geografikoarekin aldera daiteke, eta gradu hirurogeitarretan neurtzen da. Positiboa da zeru-ekuatorearen iparraldean badago, eta negatiboa hegoaldean badago.

Bestelakoak aldatu

Ordukako ekuatore-koordenatuak

Erreferentziak aldatu

  1. Saila, Kultur. (2011-07-18). «galaktiko» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).

Kanpo estekak aldatu