Astronomian, Libra Puntua, Aries Puntuaren diametralki kontrako aldean dagoen puntuari deritzo. Eguzkia Iparraldeko hemisferiotik hegoaldekora igarotzen den puntua da, irailaren 21ean gertatzen dena (iparraldeko hemisferioan udazkena eta hegoaldekoan udaberria hasiz).

Ekinozio bernala edo Ariesen lehen puntua eta bere kontrakoa, Libraren lehen puntua

Bere igoera zuzena 12 ordukoa da eta bere deklinabidea hutsa.

Ekinozioen prezesioagatik, puntu honek 50,25" atzera egiten du urtean, eta, beraz, gaur egun Libra puntua ez da Libra konstelazioan aurkitzen, bere ondoan dagoen Virgo konstelazioan baizik.

Ikus, gainera aldatu