Ireki menu nagusia

Ekinokzioen lerroa, zeru-ekuatoreak ekliptikarekin duen mozketa da. Lerro honen mozketak zeru esferarekin, ekinokzio puntuak dira. Puntu Vernal edo Aries Puntua deitzen da eguzkia proiektatzen den tokia hego hemisferiotik iparraldekora igarotzean, eta ekinokzioen lerroak zeru esferarekin duen mozketetako bat da. Ekinokzioen prezesioaren ondorioz, lerro hau, 50,25" urtean atzeratzen da, erloju orratzen zentzuan, 25800 urtetan bira bat emanez.