Munduaren ardatza zeru-esferaren errotazioarena da eta Lurraren errotazio ardatzarekin bat egiten du. Aipaturiko ardatzak zeru esfera bi puntutan mozten du, zeru poloak, iparraldeko zeru poloa hegoaldeko zeru poloaren diametralki aurkako tokian dagoena. Begiralearen latitudearen arabera, iparraldea edo hegoaldea, hala izango da, ostertzean ikusi ahal izango den zeru poloa. Zeru esferak 24 ordu sideraletan bira egiten du ekialde-hegoalde norantzan, errotazio oso bat.

Zeru esfera eta bere ardatza.

Poloen mugimendua, motela izan arren, Hiparkok ezagutzen zuen Ekinozioen prezesioa izeneko fenomenoa eratuz. Mugimendu hori oso txikia izatearen ondorioz, erabilera askotan, munduaren ardatza finkotzat har daiteke.

Kanpo estekak aldatu