Ordu koordenatuak
Izar baten posizioa ordu koordenatuetan adierazteko, begirale batek bere ordu angelua eta bere deklinazioa neurtu behar ditu.
Astro baten deklinazioa, zeru-ekuatorearekin eratzen duen angelua da, positiboa iparralderantze ta negatiboa hegoalderantz.
Zeru meridiano bat, poloetatik igarotzen den zirkulu nagusia da. Gainera, begiraletik ere igarotzen bada, begiralearen meridianoa da eta ordu angeluaren jatorria da.
Ordu-zirkulua, astrotik pasatzen den zeru meridianoa da.
Ordu angelua, astroaren ordu zirkuluak eta begiralearen meridianoak eratzen duten ordutan neurtutako angelua da.
Astro baten deklinazioa ez da begiralearen araberakoa, baina bai ordu angelua. Hau da, astro bat, une bakar batean ordu angelu ezberdinpean ikusia da Lurreko toki ezberdinetan aurkitzen diren begirale ezberdinengatik. Honek, ordu koordenatuak tokikoak direla esan nahi du.