Ireki menu nagusia

Ekologistak Martxan (Euskal Herria)

Ekologistak Martxan (Euskal Herria) Espainiako 300 taldetik gora batzen dituen Ekologistak Martxan konfederazio ekologistaren Euskal Herriko federazioa da. Erakunde askotarikoa eta asanblearioa dugu; alderdi politiko edota erakunde guztiekiko independentea dena. Bertako kideak borondatez aritzen dira lanean eta, beraz, lider esanguratsurik ez du. “Ekologismo soziala” aldarrikatzen duen gizarte mugimendua dugu, hau da, ingurumen arazoen sorburu bezala produkzio eta kontsumo eredu globalizatu hau jotzen dute eta, aldi berean ere, hainbat arazo sozialen sorburu: Ipar eta Hegoaren arteko ezberdintasunak, gizarteko desoreka soziala, etab. Beraz, krisi ekologiko bat galarazteko beharrezkoa ikusten dute sistema hau aldatzea.

Horretarako, Ekologistak Martxanek ingurumena erasotzen duten edozein ekintzen aurkako sentsibilizazio-kanpainak, salaketa publikoak edo lege mailakoak burutzen ditu, eta, era berean, naturarekin bat egiteko ahaleginetan alternatibak proposatzen ditu.

ArerioakAldatu

Ekologistak Martxan bezalako presio talde ekologistek arerio bera dute: sistema kapitalista. Izan ere, kapitalismoak dakarren eredu ekonomikoak (kapital akumulazio deskontrolatua, indibidualismoa, berekoikeria, eta abar), neurri handi batean krisi ekologiko bat eragin du. Kapitala denez guztia erabakitzen duena, ekologista askok beharrezko jotzen dute haren kontra agertzea eta salatzea. XX. mendearen erdialdeaz geroztik ekologistek ohartarazi zuten sistema honek ekarri ditzaken ondorio ekologiko tragikoetaz, baina zorotzat hartu zituzten. Egun, jada beranduegi askorentzat, gizarteko sektore oso handi batek —zientzialari asko barne direla— onartzen du krisi ekologiko batek ondorio tamalgarriak dakartzala gizakiarentzat ere.

Hor du Ekologistak Martxanek bere lana, gizartea kontzientziatzea eta ekologiari egindako kalteak salatzea eta galaraztea. Bide horretan aurkitzen ditu etsaiak, hots, kapitalismoari probetxurik handiena ateratzen dioten subjektuak: boteretsuak, multinazionalak, finantza erakunde handiak, eraikuntza enpresak, ingurumenean txikizio handia eragiten duten eraikuntza proiektu erraldoiak (Abiadura Handiko Trena, Super Sur eta antzeko autobiak, superportuak, zentral nuklearrak, zentral termikoak, makrourbanizazioak, erraustegiak, animalia mehatxatuen babesa, harrobiak...), eta abar.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu