Eguzkiaren Tenplua (Tintin)
Eguzkiaren Tenplua (frantsesez: Le Temple du soleil) Tintinen abenturak komiki bildumako 14. alearen izena da, Herge artista belgikarrak idatzi eta marraztutakoak. Lehenik Tintin aldizkariaren orrialdeetan agertu zen, 1946ko irailaren 26a eta 1948ko apirilaren 22a bitartean. Liburu oso gisan, lehen aldiz 1949an argitaratu zen.
Eguzkiaren Tenplua (Tintin) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Hergé | |||
Argitaratze-data | 1949 | |||
Izenburua | Le Temple du Soleil | |||
Jatorrizko herrialdea | Belgika | |||
Argitaletxea | Casterman (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | adventure comic (en) | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Tintinen abenturak | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1946ko abenduaren 19a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Peru | |||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) | |||
fr.tintin.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Abentura hori bilduma saileko 13. abentura Kristalezko 7 bolak komikiaren jarraipena da.
Istorioa
aldatuTintin eta Haddock kapitainak Perura bidaiatu dute, Tornasol irakaslea aurkitu nahian, herrialde hartara doan Pachacamac izeneko itsasontziaren barnean, baina ezin dute laguna askatu. Ikerketa askoren ondoren, irakaslea oihanaren erdian dagoen tenplu inka batean egon litekeela konturatu dira —inken azken finkalekuan— eta, beraz, harantz joatea erabaki dute.
Andeak eta oihana gurutzatu ondoren ( gidari lana egin dien Zorrino izeneko tokiko gazte baten laguntzaz), tenplura iritsi dira. Inkek preso hartu dituzte, eta Tornasolekin batera sakrifikatu behar dituztela jakin dute. Azkenik, Tintin, amarru batez baliatuz (hantxe gertatutako eklipse baten berri baitu) guztiak aske geratu eta elkarrekin itzuli dira.
Akats historikoa
aldatuTaldearen salbazioaren arrazoia eklipse bat izateak akats historikoa da, inka kultura aztertuz gero: izan ere, haien gurtza erlijiosoa izar hartantxe oinarritzen zen. Inka apaizek eguzkiaren mugimenduak ondo baino hobeto zekizkiten eta, beraz, bazekiten eklipseak noiz ziren.
Tenpluaren kokapena
aldatuIkerketa askoren ondoren, eta komikian ikusten den eklipsea kontuan hartuta, zientzialari batzuek tenplua Manausen kokatu dute.
Aurrekoa Kristalezko 7 bolak |
Tintinen abenturak 1949 |
Ondorengoa Tintin urre beltzaren lurraldean |
Kanpo estekak
aldatu