Egur-ziza aldakor
Egur-ziza aldakorra (Kuehneromyces mutabilis) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Sendagarria delako, landatu egiten da. Kontuz, ez nahastu Galerina marginata toxikoarekin.
Egur-ziza aldakorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Kuehneromyces | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Kuehneromyces mutabilis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero laua; titi txiki bat du; gainazal leuna eta higrofanoa du. Kolore kanela-arrea du, baina denbora hezean eta zahartzean argitu egiten da.
Orriak: Horixkak, zahartzean arre-kanela kolorera pasatzen dira. Adnatak eta estu.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa eta oinarrian ilunagoa. Hasieran betea, gero barnehutsa; zilindrikoa, mintzezko eraztun iheskor batekin. Eraztunetik oinarriraino, zuntzezko orbantxo txiki batzuk ditu.
Haragia: Zurixka, biguna eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Kuehneromyces terminoa Robert Kühner-i (1904-1997) eskaini zitzaion, "myces" hitz grekoa gehituta. Mutabilis epitetoa latinetik dator, aldakor esan nahi duen "mutabilis" hitzetik. Hezetasuna aldatzean kolorea aldatzen duelako.
Jangarritasuna aldatu
Jateko ona den bezala kontsideratuta dago.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Armillaria mellea delakoarekin, baina erraz bereizten da, Kuehneromyces mutabilis espezieak eraztunaren azpia ezkatatsua duelako eta kapela leuna. Kontuz Hypholoma capnoides perretxikoarekin eta batez ere hilgarria den Galerina marginata espeziearekin.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udatik neguaren hasiera arte. Hostozabalen eta koniferoen enborretan ale askoko taldetan agertzen da.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Afrika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 417 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 485 or. ISBN 84-87997-86-4..