Senedi

Sened» orritik birbideratua)

Senedi, Senedy edo Sened, Egiptoko II. dinastiako bosgarren faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2735etik K.a. 2724 arte gobernatu zuen.

Senedi

Faraoi


Q110644602 Itzuli


Q110644534 Itzuli

Bizitza
JaiotzaK.a. XXVIII. mendea
HeriotzaK.a. XXVIII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko II. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Abidoseko Errege Zerrendak, Senedi deitzen du, eta, Saqqarakoak, Senedy.

Turineko Errege Kanonak, faraoi honi, 54 urteko erregealdia ematen dio. Manetonek aipatzen duen Setenes baldin bada, 41 urteko erregealdia izan zuela adierazi zuen.

Berlineko Papiro Medikoak, Sened Denen oinordeko bezala aipatzen du.

Bere izena, Senedi, eta Peribsenena, Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen den "ate faltsu" batean dago.

Senedi hil ondoren, Egiptok, faraoi bakarraren gobernupean egoteari utzi zion.

Titulatura aldatu

Senedi, bere izena adierazteko kartutxo egiptoar bat erabili zuen lehen faraoia izan zen.

Beste hipotesi batzuk aldatu

  • Uneg, Peribsen edo Sekhemibekin identifikatua izan da (Peribsen eta Sekhemib bi pertsona ezberdin izatekotan)
  • W. Helcken arabera: Sened, Peribsenen oinordekoa izan zen.
  • N. Grimalen arabera: Sened eta Peribsen garaikideak ziren.


Aurrekoa
Uneg
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Neferkara