Ireki menu nagusia

Olivier de Marliave, Gersen, Gaskoinian, jaiotako ikerlari, kazetari eta idazlea da. FR3 telebistarako ekoiztu dituen saioak direla eta, oso ezaguna da; siao horietako asko Pirinioen ingurukoak izan dira. Ikerlari bezala mitologia izan da bere intereseko gai nagusietariko bat. Garrantzi berezia dute gai horretaz prestatu dituen sintesi-lanak eta hiztegiak. Marliavek Jose Miguel Barandiaranen lanak Frantzian zabaldu ditu; Mitología vasca liburua frantsesera hark itzuli zuen, alegia.

Olivier de Marliave
Bizitza
Jaiotza Gers, ?
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa Lille school of journalism - École supérieure de journalisme de Lille Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta idazlea

Eduki-taula

Ideia nagusiaAldatu

Olivier de Marliavek Pirinio osoa unitate bakar bezala aztertu du, bai kulturan baita mitologian ere. Pirinioetako eta Euskal Herriko mitologiek batasun bat osatzen dute. Hala ere beraien mugak ez daude erabat zehazturik, Greziar mitologian zein Erromatar mitologian bezala. Lan gutxi egin da Euskal mitologiaren oinarrietan sakontzeko, eta bere pertsonaiak, Jainko-Jainkosak eta heroiak sistematizatzeko. Olivierren ustez, "euskal kutsuak" estaltzen ditu Pirinio guztiak, maila ezberdinetan baina osorik. Toponimiak, etnologiak eta antropologiak horren berri ematen digute.

LiburuakAldatu

  • Guide du Maroc. Paris: Larousse, 1986.
  • Trésor de la mythologie pyrénéenne, éditions Esper (Toulouse), 1987. Bordel: Sud Ouest, 1996.
  • Panthéon pyrénéen, Jean-Claude Pertuzéren marrazkiak, Loubatières, 1990.
  • Dictionnaire de mythologies basque et pyrénéenne. Paris: Entente, 1993. Gaztelaniazko itzulpena: Pequeño diccionario de mitología vasca y pirenaica. Palma Mallorcakoa: José J. de Olañeta, 1995, Esteve Serrak itzulita.
  • Sources et saints guérisseurs des Landes de Gascogne, L’Horizon chimérique, 1994. 1999an berrargitaratuta.
  • Saints, sources et sanctuaires du Pays basque, L’Horizon chimérique/Aubéron, 1995
  • Pays basque. Bordel: Sud Ouest, 1996
  • Fêtes et traditions du Pays basque. Bordel: Sud Ouest, 1998
  • Dictionnaire du Bassin. Bordel: Sud Ouest, 2002
  • Magie et Sorcellerie dans les Pyrénées. Bordel: Sud Ouest, 2006
  • Histoire de l'ours dans les Pyrénées : de la préhistoire à la réintroduction. Bordel: Sud-Ouest, 2008
  • Dictionnaire de l'Ariège. Bordel: Sud Ouest, 2008. ISBN 978-2-87901-856-0
  • Les Fêtes des Pyrénées. Bordel: Sud Ouest, 2010.
  • Le monde des eunuques, La castration à travers les âges, Paris: Imago, 2011 ISBN 2-8495-2124-8

KolaborazioakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, baita ereAldatu


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.