Louth konderria
Louth konderria (gaeleraz Contae Lú) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 820 km2-ko azalera dauka eta 122.897 biztanle zituen 2011an. Dundalk/Dún Dealgan dauka hiriburu.
Louth konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Leinster | ||
ISO 3166-2 | IE-LH | ||
Hiriburua | Dundalk | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°50′00″N 6°30′00″W / 53.833333333333°N 6.5°W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Armagheko konderria, Monaghaneko konderria, Meatheko konderria eta Ipar Irlanda | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 128.375 (2016) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Matrikula | LH | ||
louthcoco.ie… |
Geografia
aldatuLeinsterreko konderririk txikiena da. Bi hiri handi ditu, iparraldeko mugan Dundalk hiriburua eta hegoaldeko mugan Drogheda.
Historia
aldatuKonderriaren izena Lughbhaidh-etik dator, zeina jainko zelta bat izan zen. Zelten garaian mitoz eta leiendaz jositako lurraldea zen. VIII eta IX mendeetan vikingoak iritsi ziren eta toponimian beren arrastoa ere utzi zuten. Hiru erresumatan banatu zen lurraldea, Conaille (Ulaidh), Fir Rois (Airgialla) eta Fir Arda Ciannachta (Midhe), baina XII mendean Airgiallako O'Carroll Erresumak bildu zituen. 1180an normandiarrek inbaditu zuten.
Hurrengo mendeetan gatazka ugari ezagutu zituen, izan ere Ingalaterratik eta Dublindik oso gertu baitzegoen. 1649an Oliver Cromwellek Drogheda konkistatu zuen izugarrizko sarraskia eraginez, eta 1690an Boyneko guduak britainiarren Irlandaren konkista ekarri zuen.
Ipar Irlandarekiko mugan dagoenez, Irlandako Gerra Zibilean borroka ugari izan ziren Dundalken.
Hiriak eta herriak
aldatu- Dundalk/Dún Dealgan (31.149 biztanle), hiriburua
- Drogheda/Droichead Átha (30.393)
- Ardee/Baile Átha Fhirdhia (4.541)
Ondasun nabarmenak
aldatu- Monasterboice, V mendeko monasterioaren aztarnak. Bertan dago Muiredacheko gurutze zelta
- Mellifonteko abadiaren aztarnak
- Carlingford arrantzale herrixka
Pertsona ezagunak
aldatu- Francis Leopold McClintock (1819-1907), esploratzailea, Kanadako Uhartedi Artikoan hainbat aurkikuntza egin zituena.
- Pierce Brosnan (1953- ), aktorea.
- Tommy Byrne (1958- ), Formula 1eko pilotua.
- Steve Staunton (1969- ), futbolaria.
- The Corrs (1990-2006), musika taldea.
Kirolak
aldatuLoutheko konderriko kirol talde nagusia Dundalk futbol taldea da, izan ere Dublingo taldeen ondoren garaipen gehien lortu dituena baita, 9 Liga eta 9 Kopa hain zuzen ere. Drogheda F.C.-k ere garaipen bana du Ligan eta Kopan.
Joko gaelikoei dagokienez futbol gaelikoan izan ditu emaitza onenak. Txapelketa nagusia hiru aldiz irabazi du, denak ere aspaldiko garaipenak diren arren, 1910, 1912 eta 1957 hain zuzen ere.
Iruditegia
aldatu-
Dundalkeko San Patrizio katedrala
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page