Arte Martzialen Txapelketa (Dragoi Bola)

Arte Martzialen Txapelketa (jatorrizko japonieraz 天下一武道会 edo Tenkaichi Budōkai ?, Zerupean indartsuena esan nahi du) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko arte martzialen txapelketa bat da. Lehen txapelketa 3. liburukian agertzen da eta 16. liburukira arte garrantzia handia izan zuen. Seriea aurrera joan ahala gero eta garrantzia gutxiago izan zuen ordea, gure lagunen indarra Lurreko gainerako borrokalarien mailaren oso gainetik baitzuden.

Dragoi Bolan, txapelketa urte askoan zehar Papaya uhartean burutu zen; Lurraren hego hemisferioan.

Arte Martzialen Txapelketaren bilakaera aldatu

Seriearen hasieran txapelketa bost urtean behin ospatzen zen; gerora hiru urtean behin hasi ziren ospatzen, borrokalari kopurua gero eta handiagoa baitzen. Hasieran gainera, finalera pasatzen zirenak 8 baino ez ziren eta gero 16 izatera pasa ziren.

Haur-kategoria ere sortu zuten haurrak eta helduak banatzeko. Beranduago 15 urte baino gutxiago zituenak ezingo zuen nagusien atalean parte hartu. Kontuan izan behar da Son Gokuk Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan parte hartu zuenean 12 urte baino ez zeuzkala eta Krilinek 13. Goku izan zen finalera sekula iritsi zen parte hartzailerik gazteena. Gero 15 urterekin jokatuko zuen hurrengo txapelketa eta 18rekin hurrengoa (azken honetan irabazi egin zuen Satan Txiki menperatu ostean).

Txapelketako arauak aldatu

Txapelketak ez dauka denbora mugarik, nahiz eta 25. ediziotik aurrera 30 minutuko denbora muga ezarri zen eta garaile garbirik ez bazen epaileek erabakiko zuten nor zen garailea puntuen bidez. Galtzeko baldintzak honakoak dira:

  • Ringetik kanpo erortzea (tatamia ez den beste edozein azalera ukitzea ere ringetik kanpo erortzea da)
  • 10 kontatu baino lehen ez zutitzea.
  • "Erauki" oihukatzea. Bestea konorte gabe geratzen bada ere galdutzat emango da.

Arauak ez errespetatzearren deskalifikatua ere izan daiteke:

  • Armak eta gorputz babesgarriak erabiltzea debekatuta dago.
  • 2 baten kontra borrokatzea debekatuta dago.
  • Begiak ziztatzea edo bizi organoetan jotzea debekatuta dago. Arau honen salbuespen bat Shenek (Ahalguztiduna) Yamchari emandako kolpea izan zen, saihestu nahian potroetan burukada bat eman baitzion eta nahiz eta nahi gabe izan zela eman, nahita egindakoa izan zela demostratu zen.
  • Ezin da arerioa hil.

Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa aldatu

Bere entrenamenduaren emaitzak probatzeko Iratxo Dortokak Son Goku eta Krilin Arte Martzialen Txapelketan sartzea erabaki zuen. Iratxo Dortokak berak ere parte hartu zuen mozorrotuta, Jackie Chun izenarekin. Bere nahi bere ikasleetako batek ere ez irabaztea eta honela entrenatzen jarraitu zezaten, munduan eurak baino indartsuagoa zen pertsonarik bazela ikusita. Hau izan zen Son Goku, Krilin eta Yamchak parte hartu zuten lehen txapelketa. Bertan konturatu ziren Krilinek eta Gokuk zuten indarraz eta teknikaz. Azken borrokan Goku gorila erraldoi bilakatu zen eta txapelketako eraikuntzaren zati bat txikitu zuen.

Parte hartzaile kopurua guztira: 137 pertsona
Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
1. borrokaldia:        
  Bacterian  
5. borrokaldia:
  Krilin    
  Krilin  
2. borrokaldia:
    Jackie Chun    
  Jackie Chun  
7. borrokaldia:
  Yamcha    
  Jackie Chun  
3. borrokaldia:
    Son Goku  
  Ranfan  
6. borrokaldia:
  Nam    
  Nam  
4. borrokaldia:
    Son Goku    
  Giran  
  Son Goku    

Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa aldatu

Lehenengo txapelketaren ostean, 3 urte geroago Goku berriz ere lagunekin elkartu zen edizio berri honetan parte hartzeko. Hemen jakin zuten Iratxo Dortokaren eskolako eta Mikerroiren eskolaren arteko etsaitasuna. Azken honetako ikasleek ere parte hartu zuten titulua irabazteko asmoz: Ten Shin Han eta Chaoz. Iratxo Dortokak berriz ere Jackie Chun izenarekin parte hartu zuen baina lehiaketa bertan behera utzi zuen bere ikasleentzat gogorrak izango ziren arerioak zeudela ikustean.

Parte hartzaile kopurua guztira: 182 pertsona
Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
1. borrokaldia:        
  Jackie Chun  
5. borrokaldia:
  Otso Gizona    
  Jackie Chun  
2. borrokaldia:
    Ten Shin Han    
  Ten Shin Han  
7. borrokaldia:
  Yamcha    
  Ten Shin Han  
3. borrokaldia:
    Son Goku  
  Son Goku  
6. borrokaldia:
  Panputt    
  Son Goku  
4. borrokaldia:
    Krilin    
  Krilin  
  Chaoz    

Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa aldatu

Goku Ahalguztidunarekin hiru urtez entrenatu ostean iritsi zen txapelketa honetara. Urte hauetan dexente hazi zen Goku altueran, bere lagunak harrituta utzi zituen berriz ere elkar ikusi zirenean. Txapelketa honetako parte hartzaile gehienak ezagunak ziren, nahiz eta batek bere izena ezkutatu nahi izan. Txapelketa honetan ospatu zen Goku eta Chichiren ezkontza ere. Sekula izan zen txapelketa bortitzena eta suntsitzaileena izan zena hau (Papaya irla guztia suntsitzeraino) eta Goku eta Satan Txikik egindako txikizioaren ondorioz, beste urte batzuetan ez zen txapelketarik antolatu.

Parte hartzaile kopurua guztira: 72 pertsona
Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
1. borrokaldia:        
  Borrokalari Anonimoa  
5. borrokaldia:
  Son Goku    
  Son Goku  
2. borrokaldia:
    Ten Shin Han    
  Ten Shin Han  
7. borrokaldia:
  Tao Pai Pai    
  Son Goku  
3. borrokaldia:
    Gazte  
  Yamcha  
6. borrokaldia:
  Shen    
  Shen  
4. borrokaldia:
    Gazte    
  Krilin  
  Gazte    

Arte Martzialen 24. Mundu Txapelketa aldatu

Txapelketa hau aurrekoa amaitu eta urte askotara burutu zen, Cellen Jokoa hasi baino lehentsuago. Nahiz eta istorioan eta seriean ez zen agertu jakina da Satan Jauna izan zela garailea Jewel garaitu ostean eta Spopovitch, Punta, Mighty Mask eta Killak parte hartu zutela. Final laurdenetan Satanek Spopovitch garaitu zuen eta Killak Mighty Mask. Final erdietan Satanek Killa garaitu zuen eta Jewellek Punta. Edizio honetan lehen aldiz haur-kategoria sortu zen. Irabazlea Videl izan zen, Satanen alaba.

Ondorengo eskema borrokaldiak nola izan zitezkeen irudikatzen du, baina ez da ezer ofiziala, ez baita inon hau zehaztasunez deskribatzen:

Parte hartzaile kopurua guztira: 8 pertsona
Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
1. borrokaldia:        
  Spopovitch  
5. borrokaldia:
  Satan Jauna    
  Satan Jauna  
2. borrokaldia:
    Killa    
  Killa  
7. borrokaldia:
  Mighty Mask    
  Satan Jauna  
3. borrokaldia:
    Jewel  
  Punta  
6. borrokaldia:
  ?    
  Punta  
4. borrokaldia:
    Jewel    
  Jewel  
  ?    

Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketa aldatu

Zazpi urte pasa ziren beste lehiaketa bat antolatu zen arte eta Videlek Son Gohan konbentzitu zuen bertan parte hartzeko, bestela Saiya Handia bera zela esango zuen. Gohanek Z gerlari guztiak informatu zituen honetaz eta Goku ere Beste Mundutik egun baterako etorriko zen bertan parte hartzeko.

Haur-kategorian Trunksek eta Son Gotenek ere izena eman zuten, finalera erraz iritsi, eta Trunksek irabazi zuen bien artean zuten akordioa bete gabe.

Helduen txapelketak 3 borroka baino ez zituen izan, hau jokatzen ari zela eten egin zen, Babidik bidalitako Spopovitch eta Yamu agertu baitziren Gohanen energia biltzera. Parte hartzaileen gehiengoak Babidi eta lagunei jarraitu zien eta deskalifikatuta geratu ziren. Honela Battle Royal bat egitea erabaki zen geratzen ziren 5 parte hartzaileekin: Satan Jauna, Mighty Mask, Killa, Jewel eta Zibor 18. Borrokaldi hau "denak denen aurka" modalitatean egin zen, 5 borrokalariak batera borrokatuko ziren. 18k erra garaitu zuen Jewel eta Mighty Maskek Killarekin berdina egin zuen. 18 eta Mighty Mask elkarren aurka borrokatu zuten Satan Jauna baztertuz. 18k ordea, berehala jakin zuen Mighty Mask bi pertsona zirela (Goten eta Trunks) eta deskalifikatuta geratu zen.

Azkenean 18 eta Satan Jauna geratu ziren. Azken honek irabazi egin zuen, baina Zibor 18k utzi ziolako, txapelketan irabazitako dirua eta beste 3 milioi zenit gehiagoren truke. Sekula izandako txapelketa zirraragarri, bizi eta aurreikus ezinetako bat bezala gogoratzen da.

Hasierako Txapelketa aldatu

Parte hartzaile kopurua guztira: 194 pertsona
Final zortzirenak Final laurdenak Finalerdiak Finala
                           
Krilin            
    Punta
    Shin  
   
       
  Gazte  
 
  Spopovitch    
     
Videl
         
    Kibito *
    Saiya Handia *  
   
       
  Zibor 18  
 
  Satan Jauna    
     
Son Goku *
       
    Vegeta *
    Mighty Mask  
   
       
  Killa  
 
  Yamu *    
     
Jewel
          Hirugarren postua
    Krilin *
 
    Shin *  
         
             
  Spopovitch *  
     
(*) Txapelketa bertan behera utzi zuten.

Royal Battlea aldatu

5 partaiderekin egindako borrokaldia izan zen. Parte hartu zuetenak Satan Jauna, Mighty Mask, Killa, Jewel eta Zibor 18 izan ziren. Tatamian 5ak batera borrokatu ziren "denak denen aurka" modalitatean.

Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketa aldatu

Boo Ahaltsua garaitu eta 10 urtera Gokuk txapelketan parte hartzea erabaki zuen, indar handiko norbaitek izena eman baitzuen; Oobek. Oob Boo Ahaltsuaren berraragitzea zen, baina gorputz on batean. Txapelketa hau ezberdin antolatu zen, 12 finalistek elkarren aurka borrokatu beharko baitzuten, taula xelebre baten arabera. Lehiaketa honen irabazleak final nagusia azken edizioetako irabazle zen Satan Jaunaren aurka borrokatu behar zuen. Haur-kategoria ez zen antolatu txapelketa honetan eta adin guztietako jendeak txapelketa bakarrean parte hartu zuen.

Txapelketa hau da mangaren amaiera, eta garailea nor izan zen ez zen agertu. Son Goten Panen aurka borrokatu zela agertu zen animean, ikusitakoaren arabera, azken honek irabazi zuelarik Gotenek utzita. Pentsatzekoa da Boo Jaunak ere Goteni irabazten utzi ziola. Captain Chickenek txapelketa utzi eta Kirano hurrengo fasera pasa zen Gotenen aurka borrokatzeko, honek irabazten duelarik. Ez dakigu ezer finalerdietako Vegeta eta Trunksen arteko borroka hipotetikoari buruz. Irabazleak Panen aurka borrokatu beharko zuen hurrengo fasean. Ez dakigu hiru hautagaien artean (Trunks, Vegeta, Pan) nor izan zen Satan Jaunaren aurka final nagusia jokatu zuena, nahiz eta Satan jotzen den irabazletzat beste behin ere.

Parte hartzaile kopurua guztira: 114 pertsona
Final zortzirenak Final laurdenak Finalerdiak Finala
                           
Pan            
    Mōkekko
Trunks
    Son Goku  
    Otoko Suki
      Knock  
  Oob  
 
  Captain Chicken    
     
Kirano
         
    Boo Jauna
    Son Goten  
  Vegeta  
    Pan    
   
 
     
     
       
   
Son Goten
     
    Trunks
      Vegeta  
   
 
     
     
          Hirugarren postua
    Pan
 
    -  
  Pan        
    ?          
  Kirano  
  Son Goten    

Final honetako irabazleak Satan Jaunaren aurka borrokatu behar izan zuen.

Beste txapelketa batzuk aldatu

Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketa aldatu

Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketa, Anoyoichi Budōkai (あの世一武道会, Arte Martzialen Txapelketa, "Beste Munduko Indartsuena") bertsio originalean, Ipar Kaitoren omenez Kai Errege Handiak antolatutako txapelketa da. Bertan lau galaxietako gerlari hilek parte hartzen dute. Finala Pahikuan eta Son Gokuk jokatzen dute baina biak deskalifikatzen dituzte.

Cellen Jokoa aldatu

Cellen Jokoa (セルゲーム, Seru Gēmu) Cellek antolatutako txapelketa da. Txapelketa honetan parte hartzaile guztiek banan banan Cellen kontra borrokatu beharko dute. Txapelketaren hasieran rin bat dago eta beraz "rinetik kanpo" araua era bdago. Gero ordea, Cellek rina desegingo du arau hau baztertzeko.

Tenkaichi Daibudōkai aldatu

Tenkaichi Daibudōkai (天下一大武道会, Arte Martzialen Txapelketa Handia, "Indartsuena Zerupean") Gyosan Moneyk bere seme Dollaren omenez antolatutako txapelketa da. Ginga Giri-Giri!! Butchigiri no sugoi yatsu pelikulan azaltzen da eta Boujackek saboteatuko du.

Satan Jaunaren ondorengoa aldatu

Dragoi Bola GTren 41. atalean, Lurrean bizi den bake garai batean, Satan Jaunak txapelketa bat antolatzea erabakitzen du, bera arte martzialetatik erretiratu aurretik ordezko txapeldun bat izendatzeko. Goku haurra denez, Satanek ahal duen guztia egingo du infantiletan joka dezan, ez baitu horren borrokalari indartsuaren aurka borrokatu nahi. Panek txapelketan parte hartzen du baina bere aitonaren ordezko bat inzedatzeko zela jakitean utzi egiten du. Borrokalari indartsu bat ere agertzen da, Oob mozorrotuta, baina Satanen aurka borrokatzean Boo bere pentsamenduan azaldu eta arte martzialen txapeldun handiari irabaztea debekatuta dagoela esaten dio, beraz Oobek irabazten uzten dio. Satanek azken aldiz txapeldunaren titulua jasotzen du eta irabazle handi bezala erretiratzen da.

Parte hartzaileak aldatu

Kanpo estekak aldatu