Kami-sama
Ahalguztiduna edo Kami-sama (jatorrizko japonieraz 神 edo Kami ?) Jainkoaren kargua betetzen duen Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Seriean ageri diren Ahalguztidun guztiek Popo izan dute laguntzailetzat. Ahalguztidunaren Jauregian bizi da, Karinen Dorretik kilometro batzuk gorago, eta bi toki hauek Makila Miragarriaz komunikatzen dira.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Ahalguztiduna | ||
---|---|---|
神 edo Kami | ||
Izendatzeko beste era bat | Kami-sama | |
Sexua | Ez du sexurik | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 14. liburukia, 164. atala (manga) Dragoi Bolako 125. atala (animea) | |
Arraza | Namektarra | |
Garrantzia | Bigarren mailako pertsonaia | |
Senideak |
| |
Ahotsa |
Katattsuren semea
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Namek planetako ondamentdiak zirela medio, Katattsuk bere semea Lurrera bidali zuen espazio-ontzi batean. Urte askoren ondoren Katattsuren semeak Jainkoaren ondorengo bihurtu nahi zuen, baina hau lortzeko barnean zuen gaiztakeria guztia bota behar zuen, orduan bitan banatu zen. Banaketa honetatik serieko lehen Ahalguztiduna eta Satan Bihotz Txiki jaio ziren, alde zintzoa eta alde gaiztoa urrenez urren. Nahiz eta banatuta egon, biak betirako lotuta gelditu ziren, bietako bat hiltzen bazen, bestea ere hilko zen. Gainera Ahalguztiduna izan zen Lurreko Dragoi Bolen sortzailea.
Bere Jauregira iristen ziren gerlari guztiak entrenatu zituen, Karinen konfiantza ikurra (kaskabilo bat) bazekarren. Son Goku, Ten Shin Han, Krilin, Yamcha eta Yagi bere ikasleak izan. Satan Txikirekin berriz bat egitean Dendek ordezkatu zuen.
Biografia
aldatuGarlic eta Katattsuren semea batera entrenatu ziren Ahalguztidun bilakatzeko. Behin bere zati gaiztoa botata Katattsuren semea aukeratu zen Ahalguztidun berri bezala.
Zati gaizto honek Ilunpeko Deabruen Errege izena jarri zion bere buruari eta kaosa zabaldu zuen munduan Mutaito maisuak Mafubarekin lapikoan harrapatu zuen arte. Hala ere, urte batzuk eta gero Pilafek askatu zuen mundua gobernatzeko asmoarekin. Borroka latz baten ondoren Son Gokuk ukabilkada batez zeharkatu zuen Satan Bihotz Txiki, baina hil aurretik arrautza bat bota eta Satan Bihotz Txiki Jr. sortu zen. Beraz, Ahalguztiduna ez zen hil.
Son Goku Popo eta Ahalguztidunarekin entrenatzera joan zen eta 3 urte geroago Satan Txikiren aurka borroka egin zuen Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan.
Nappak Satan Txiki hil zuen Son Gohan babesten zuen bitartean, Ondorioz Ahalguztiduna ere hil zen; eta biak berpiztuko ziren Namekeko Dragoi Bolei esker.
Ziborrak agertu eta gero Katattsuen semaren bi zatiek berriz ere elkartzea erabaki zuten Denderi utziz Ahalguztidunaren postua.
Dende
aldatuKamisama eta Satan Txiki fusionatu ostean, Lurra babesteko beste Ahalguztidun baten beharra zegoen eta Goku Namektar baten bila hasi zen. Dendek postua onartu zuen, izan ere Gohan eta Krilinen laguna zen lehenagotik.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu