Babidi (jatorrizko japonieraz バビディ edo Babidi ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Hitz joko bat dago BabidiBibidiBoo izenetan, Mari Errauskin Disneyren klasikoko abesti batetik hartutako izenak baitira.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Babidi
バビディ
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Garrantzia Etsaia
Teknikak
Ahotsa Japonia Jōji Yanami
Euskal Herria Aitor Larrañaga

Nahiz eta ez dakigun zein arrazatakoa den, Bibidi aztiaren semea dela dakigu, Makai familiaren sortzailea izan zena. Familia honen ikurra euren arropetan daramaten M letra da. Pertsona batez jabetzen direnean ere bekokian M letra azaltzen zaie, familia horren parte izatera pasa diren seinale.

Azti hau Boo Ahaltsua preso zegoen tokitik ateratzeko asmoarekin joan zen Lurrera eta gero unibertsoa dominatzen saiatzeko, izan ere Bibidik Boo esfera batean harrapatu zuen bere aurka oldartu zelako. Babidik gaiztotasun pixka bat duen edonor mentalki kontrolatzeko gaitasuna du. Mendean hartzean eta Majin egoerara pasatzean, bere esklabuen botere ezkutua ateratzen da. Yamu, Spopovitch, Pui Pui, Yakon, Dabra edo Vegeta (nahiz eta honek bere burua saldu zuen indartsuago bilakatu eta Son Goku garaitu ahal izateko) moduko gerlarien jabe izatera iritsi zen. Ez da oso indartsua fisikoki, baina botere psikiko oso ahaltsuak ditu.

Biografia

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Babidi, Bibidiren semea, energia bildu eta honela bere aitaren sorkuntza, Boo Ahaltsua, berpizteko asmotan etorri zen Lurrera. Babidik Yamu eta Spopovitch bereganatu eta Arte Martzialen Txapelketan parte hartzeko agindu zien beste partehartzaileen energia bil zezaten; Gohanena energia lortu zuten.

Babidik behar beste energia lortzean, Yamu eta Spopovitch akabatu eta hauek lortutako energia Boo Ahaltsua atxilo zegoen esferara pasa zuen. Une horretan konturatu zen Goku, Gohan, Krilin, Satan Txiki, Vegeta, Kibito eta Kaio Shin (bere aita akabatu zuena) bere asmoetaz jabetu zirela. Bere aita mendekatzeko, Dabra, Pui Pui eta Yakon bidali zituen borrokatzera. Pui Pui eta Yakon garaituak izan ondoren Babidik Dabra berriz borrokara bidali zuen, Gohanen aurka borrokan ari zela Vegetaren gaiztotasunaz ohartu zen. Dabrak aurkikuntza honen berri eman zion Babidiri eta honek aztikeria batez Majin Vegeta bilakatu zuen. Hala ere, Vegeta oraindik bere buruaren jabe zen, Babidiren harridurarako eta Son Gokuren aurka bakarrik borrokatuko zela esan zuen. Babidik hau onartu egin zuen, Majin Vegetak sortutako zaurietatik eratorritako energia nahikoa izango baitzen Boo pizteko.

Babidi eta Dabra, Gohan eta Kaio Shinekin borrokan ari zirenean. Goku eta Vegetaren arteko gudatik lortutako energiaz, esferako ikurra hautsi eta Boo munstro lodia esnatu zen, haur baten izaera zuen da eta ez deabru ikaragarri batena. Book bere boterea erakustean, Dabra ez zuela gehiago behar erabakitzen zuen Babidik, eta hau hiltzeko agindu zion mustroari. Orduan Book Gohan eta Kaio Shinen aurka borrokatu behar zuela erabaki zuen; bitartean Dabra suspertu eta berriz ere Booren aurka hasi zen Gohan eta Kaio Shinek indarrak berreskuratzen zituzten artean. Dabrak Babidiri Boo berriz ere esferan sartzeko aholkatu zion, baina honek ez zion kasurik egin eta borrokak jarraitu egin zuen.

Book erraz garaitu zuen Dabra, gaileta bihurtuz, eta orduan Majin Vegetaren aurka hasi zen. Bitartean Satan Txiki eta aztiaren aurka borrokatzen ari zen eta hau hilko zuela zin egin zuen. Babidik orduan Satan Txikiri indarrak aurrezteko aholkatu zion, Boo bere mende zeukala esanez. Bere erreguei entzungor egin eta Satan Txikik erditik moztu zuen. Ia hilda, Babidik Boo eta Majin Vegetaren arteko borroka ikusi zuen, honek bere burua lehertu zuen Boo akabatzeko asmoz, baina ez zuen lortu eta bera bakarrik hil zelarik.

Boo bisortu ondoren Babidik xantaia egin zion, sendatzen ez bazuen berriz ere bolan espetxeratuko zuela esan zuen. Berriz ere Booren babespean, Babidi zalapartaka hasten da Majin Vegetak bere espazio untzia hautsizduelako eta, beraz, ezin zuelako Lurretik alde egin. Hainbat hiri suntsitzeko Boo erabili ostean, telepatia erabiliz mundu osoarekin komunikatu eta Goten, Satan Txiki eta Trunks entregatu zitezen eskatu zuen.

Babidik Mendebaldeko Hiriburura joatea erabaki zuen eta bidean Gokurekin egin zuen topo. Bitartean Trunksek Dragoi Radarra hartu zuen etxetik. Babidik orduan Boori Gokuren aurka borrokatzeko agindu zion eta honek bere eraldaketa berria erakutsi zuen: Super Saiya 3. maila. Borroka parekatua zen, baina Goku ezin zuen egoera horretan denbora asko egon, energia asko galtzen baitzuen eta ondorioz Lurreko egonaldia mozten ari zen. Orduan bi egun barru bere aurka borrokatuko zen gerlari berri bat agertuko zela esan zion. Gokuk gainera errieta egin zion, Babidiri nola utzi ziezaiokeen bere burua kontrolatzen esanez. Goku joan zenean, Babidi haserretu egin zen Boorekin Goku joaten uzteagatik. Book orduan Babidi lepotik heldu eta bihurritu egin zion, eta azkenean ukabilkada batekin burua txikitu zion.

Infernuan Babidik, Goku eta Booren arteko borroka ikusi zuen kristal bola baten bidez Freezer, Cell, King Cold, Gero Doktorea eta Freezerren Indar Bereziekin batera. Berez, ordea, Babidik borroka Gokuk irabaztea nahi zuen, Boorekin minduta baitzegoen.

Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan berarekin jolas daiteke.

Kanpo estekak

aldatu