Dorcus parallelipipedus
Dorcus parallelipipedus lukanidoen familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean hedaturik dago, baita Euskal Herriko basoetan ere[1].
Dorcus parallelipipedus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Lucanidae |
Generoa | Dorcus |
Espeziea | Dorcus parallelipipedus Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuKakalardo beltza da, batzuetan elitroen amaieran gaztaina kolorea hartzen du. 18-32 mm arteko luzera dute eta gorputza nahiko zapala da. Sexu dimorfismo nabarmena ikusten da buruaren aurrealdeko barailetan, arrenak handiagoak dira. Antena finen puntak orrazien itxurakoak dira. Begi beltzak buruaren ertzetan kokaturik ditu[2].
Beldarrak zuriak dira, buru marroia eta baraila beltzak dituzte. "C" itxura hartzen dute.
Banaketa eta habitata
aldatuEremu paleartikoan aurkitzen da, ia Europa guztian, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean. Basoetan eta herri eta hiretako parkeetan bizi da. Ilunabarrean ikusten da hegan, sarritan kaleetako argiek erakarrita. Egunez lozorroan egoten da eta gauez da aktiboa.
Bizi zikloa eta elikadura
aldatuMetamorfosi konplexua osatzen du. Emeak zuhaitzen enbor ustelean tunela egiten du eta arrautza hori bakarra jartzen du amaieran. Beldarra egur ustelaz elikatzen da eta urtebete inguru pasa ondoren udazkenean pupa eratzen dute, gero heldua sortzeko. Negu gogorrak izaten badira hiru urte ere egin ditzake beldarrak pupatu aurretik[3].
Helduak landareen izerdi landuaz elikatzen dira.
Iruditegia
aldatu-
Arra.
-
Emea.
-
Emearen burua.
-
Beldarrak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Dorcus parallelipipedus Linnaeus, 1758» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Oscar. (2020-12-18). «Ciervo volante menor Dorcus parallelipipedus» MACRONATURA (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).