Bertoldo di Giovanni (Florentzia, 1430 aldean - Poggio a Caiano, Florentziatik hurbil, 1491ko abenduaren 28a) italiar eskultore eta domina-egilea izan zen[1].

Bertoldo di Giovanni
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1430 aldean
HeriotzaPoggio a Caiano1491ko abenduaren 28a (55/56 urte)
Irakaslea(k)Donatello
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta domina-egilea
Lantokia(k)Erroma
Padua eta Florentzia
Lan nabarmenak
Bertoldo di Giovanni : Congiura dei pazzi domina, 1478

Bizitza aldatu

Donatelloren ikaslea izan zen, eta haren tailerrean lan egin zuen. 1460-1470 bitartean, Florentziako San Lorenzo basilikako bi pulpitu egin zituen, Donatello hil zelarik amaitugabe gelditu zirenak. Bertoldoren lanik aipagarriena gudu-eszena bat irudikatzen duen brontzezko erliebea da, Lorentzo Medicirentzat egina. Bizitzaren azken urteetan, Lorentzo Mediciren arte ikastegiko irakasle eta zuzendaria izan zen. Akademia horretan, besteak beste, Michelangelok ikasi zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Bertoldo di Giovanni. in: The Oxford Dictionary of Art and Artists. oxfordreference.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-12).
  2. Bertoldo di Giovanni. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertoldo di Giovanni