Domenico Zipoli
Domenico Zipoli (Prato, Toskana, 1688ko urriaren 17a - Córdoba, Argentina, 1726ko urtarrilaren 2a) italiar musikagilea eta organo-jotzailea izan zen.
Domenico Zipoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prato, 1688ko urriaren 17a |
Herrialdea | Espainiar Inperioa |
Heriotza | Córdoba, 1726ko urtarrilaren 2a (37 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | organista, musikagilea, misiolaria eta klabezin-jotzailea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Florentzian egin zituen lehen ikasketak, eta, gero, Napolin, Alessandro Scarlattirekin, eta, Erroman, Bernardo Pasquinirekin. 1716an, "Tablaturan idatzitako sonatak organo eta klaberako" lana argitaratu zuen. Gero, Sevillara joan zen, Jesusen Lagundian sartzeko. 1717an, Argentinara joan zen teologia ikastera. Bestalde, Jesuiten Elizako organo-jotzaile izan zen, eta laster egin zen ospetsu.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.