Dodekaedro

Hamabi pentagono berdinez osatutako poliedroa. 20 erpin, 12 aurpegi eta 30 ertz ditu. Aurpegiak pentagono erregular berdinak direnean, dodekaedro erregularra dugu, bost poliedro erregularretako bat.
Dodekaedro erregularra

120px-Dodecahedron-slowturn.gif
Taldea Solido platonikoa
Aurpegi kopurua 12
Ertz kopurua 30
Erpin kopurua 20
Aurpegiak Pentagonoak
Ertzak erpineko 3
Simetria-taldea Ikosaedrikoa (Ih)
schläfli-sinboloa {5,3}
Angelu diedroa 116,56505°
Poliedro duala Ikosaedroa
Dodekaedro
Garapena

Dodekaedroa poliedro erregular bat da hamabi aurpegi dituena.

Dodekaedroa erregularra da hamabi pentagono erregularrez osatuta dagoenean. 20 erpin, 12 aurpegi eta 30 ertz ditu.

Azalera eta BolumenaAldatu

Ertzen luzera a duen Dodekaedro baten azalera A eta bolumena V hauek dira:

 
 

kartesiar koordenatuakAldatu

Koordenatuen jatorrian zentraturiko dodekaedro baten 20 erpinak adierazpen hauek definituta daude:

(±1, ±1, ±1)
(0, ±1/φ, ±φ)
(±1/φ, ±φ, 0)
(±φ, 0, ±1/φ)

non φ = (1+√5)/2 urrezko arrazoia den. Ertzaren luzera 2/φ = −1+√5 da.

Dodekaedroaren angelu diedro 2arctan(φ) da edo, gutxi gorabehera, 116,565 gradu.

ErabilerakAldatu

Dodekaedroak zenbait rol-jokoetan erabiltzen dira dado bezala. Bere notazio idatzia «D12» da.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.