Geometrian, poliedro baten poliedro duala beste poliedro bat da, -ren erpinak poliedroaren aurpegien erdiguneetan kokatuz lortzen dena. -ren duala, berriz, da; hau da, poliedro dualaren duala jatorrizko poliedroa da.

Kuboaren poliedro duala oktaedroa da, eta alderantziz.

Hortaz, dualak izeneko bikoteetan elkartzen dira poliedroak.

Solido platonikoen bikote dualak hauek dira: (tetraedroa↔tetraedroa), (kuboa↔oktaedroa) eta (ikosaedroa↔dodekaedroa).
Kepler-Poinsot-en solidoen bikote dualak hauek dira: (izar-dodekaedro txikia↔dodekaedro handia) eta (izar-dodekaedro handia↔ikosaedro handia).
Arkimedesen solidoen poliedro dualak Catalan-en solidoak dira, eta alderantziz.
Prismen poliedro dualak bipiramideak dira; eta antiprismen poliedro dualak, trapezoedroak.

Poliedro dualak

aldatu

Solido platonikoak

aldatu
solidoa duala
tetraedroa   tetraedroa  
kuboa   oktaedroa  
ikosaedroa   dodekaedroa  

Arkimedesen solidoak

aldatu
solidoa duala
tetraedro moztua   triakistetraedroa  
kubo moztua   triakisoktaedroa  
oktaedro moztua   tetrakishexaedroa  
kuboktaedroa   dodekaedro erronbikoa  
erronbikuboktaedroa   ikositetraedro trapezoidala  
kuboktaedro moztua   hexakisoktaedroa  
kubo kamutsa   Ikositetraedro pentagonala  
dodekaedro moztua   triakisikosaedroa  
ikosaedro moztua   pentakisdodekaedroa  
ikosidodekaedroa   triakontaedro erronbikoa  
erronbikosidodekaedroa   hexakontaedro trapezoidala  
ikosidodekaedro moztua   hexakisikosaedroa  
dodekaedro kamutsa   hexakontaedro pentagonala  

Kepler-Poinsot-en solidoak

aldatu
solidoa duala
izar-dodekaedro txikia   dodekaedro handia  
izar-dodekaedro handia   ikosaedro handia  

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu