Dodekaedroa poliedro erregular bat da, {5,3} Schläfli sinboloa duena; hau da, erpin bakoitzaren inguruan 3 pentagono ditu.

Geometrian, Schläfli sinboloa {p,q,r,...} itxurako notazio bat da, politopo erregularrak definitzeko erabiltzen dena.

Schläfli sinboloari Ludwig Schläfli XIX. mendeko suitzar matematikariarengandik datorkio izena. Matematikari horrek oso ekarpen garrantzitsuak egin zituen Geometrian eta beste arlo askotan.

DeskripzioaAldatu

Schläfli sinboloa deskripzio errekurtsibo bat da:

Errazenetik hasteko:   aldeko poligono erregular baten sinboloa   da; adibidez,   triangelu aldeberdina da;  , karratua;  , pentagono erregularra; etab.

Poliedro erregular baten sinboloa, berriz,   da: horrek esan nahi du poliedroak   aldeko aurpegi erregularrak dituela, eta erpin bakoitzaren inguruan,   aupegi. Adibidez,   da kuboaren Schläfli sinboloa:   karratu ( ) ditu, eta   karratu elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan.

Polikoro baten (lau dimentsioko politopoa) sinboloa   da:   motako poliedroak ditu, eta   poliedro elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan. Esaterako, lau dimentsioko hiperkuboaren sinboloa   da.

Orokorrean,   dimentsioko politopo baten sinboloa   da:   dimentsioko   motako fazetak ditu, eta   fazeta elkartzen dira erpin bakoitzaren inguruan.

Kanpo estekakAldatu