Ireki menu nagusia

Djurgårdens IF (izen osoa Djurgårdens IF Fotbollsförening) Estokolmo hiriburuko Johanneshov auzoko futbol taldea da, Suediako talde onenetakoa. 11 aldiz irabazi du Suediako liga eta 4 aldiz kopa. Lehiakortasun handia dauka hiriko beste taldearekin, AIK Solnarekin, biek ere 11 liga garaipen dituzte.

Djurgårdens IF
Sorrera 1891
Futbol zelaia Tele2 Arena
(edukiera: 30.000 lagun)
Presidentea Suedia Henrik Berggren
Entrenatzailea Suedia Kim Bergstrand
Liga Allsvenskan (1. maila)
2017 3.a
Webgunea http://dif.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
AIK Solnaren aurkako partida.

HistoriaAldatu

Estokolmoko Djurgården uharteko kafetegi batean sortu zen taldea 1891ko martxoaren 12an eta 1899an sortu zen futbolaren atala. Hala ere 1896an eraiki zuen Suediako lehenengo futbol zelaia. Berehala maila bikaina lortu zuen eta 1904an Suediako txapelketako finalista bihurtu zen. 1910. hamarkadan lau txapelketa lortu zituen.

Hurrengo hamarkadetan maila apaletan ibili zen harik eta bigarren "urrezko aroa" izan arte. 1955 eta 1966 artean beste lau liga irabazi zituen.

Hirugarren sasoi bikaina XXI mendean izan du hiruna liga eta kopa irabaziz. 2002 eta 2005ean gainera txapelketa biak lortu zituen.

PalmaresaAldatu

Suedian: 16Aldatu

  • Suediako Liga (11): 1912, 1915, 1917, 1920, 1955, 1959, 1964, 1966, 2002, 2003, 2005.
  • Suediako Kopa (5): 1990, 2002, 2004, 2005, 2018.

Emakumezkoen taldeaAldatu

Djurgården/Älvsjö
Sorrera 1960
Futbol zelaia Stockholm Olympic Stadium
(edukiera: 14.417 lagun)
Presidentea   Lars-Erik Sjöberg
Entrenatzailea   Yvonne Ekroth
Liga Damallsvenskan (1. maila)
2015 2. mailan, 2.a (igo da)
Webgunea http://dif.se/damer/
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa

1960 hamarkadan sortu zen. 2003an Älvsjö AIK taldearekin bat egin eta Djurgården/Älvsjö sortu zen. Älvsjö-k jadanik bazituen bost Liga eskuratuak. Biek elkarrekin beste bi lortu dituzte.

Izotz Hockey-aAldatu

Djurgårdenek izotz hockeyaren atala ere badu eta 1990 hamarkadan talde indartsua izan zuen.

PalmaresaAldatu

  • Europako Txapelketa (2): 1991, 1992
  • Suediako Txapelketa (16): 1926, 1950, 1954, 1955, 1958, 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1983, 1989, 1990, 1991, 2000, 2001

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Djurgårdens IF