AIK Fotboll edo AIK Solna (izen osoa Allmänna Idrottsklubben) Estokolmo hiriburuko Solna auzoko futbol taldea da, Suediako talde onenetakoa. 12 aldiz irabazi du Suediako liga eta 8 aldiz kopa. Lehiakortasun handia dauka hiriko beste taldearekin, Djurgårdensekin, biek ere 12 liga garaipen dituzte.

AIK Fotboll
Sorrera1891
Futbol zelaiaFriends Arena
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 2012
PresidenteaSuedia Robert Falck
EntrenatzaileaPolonia Bartosz Grzelak
LigaAllsvenskan (1. maila)
202311.a
Webguneahttp://www.aikfotboll.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.

Historia

aldatu

1891ean taldea sortu zenean Allmänna Idrottsklubben ("kirol elkarte orokorra") izena jarri zitzaion, hainabt kiroletan parte hartzea baitzen helburua. 1896an sortu zen futbolaren atala eta berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, 1900 eta 1901eko ligak. Bigarren Mundu Gerraren aurretik Suediako talde indartsuenetakoa izan zen, palmaresean Örgryte IS taldeak bakarrik gainditzen zuelarik.

1937an liga irabazi zuenetik ordea liga berria eskuratu arte 55 urte pasa ziren. Tartean kopa garaipen batzuk izan zituen.

90. hamarkada bikaina burutu zuen hala ere, bi liga eta hiru kopa eskuratu baitzituen. Bolada onari eustiz sartu da milurteko berrian eta 2009an txapelketa bietan izan zen txapeldun. 2018an Liga berri bat irabazi zuen eta 2021ean bigarrena izan zen, txapedunarekin puntutan berdinduta.

Uniformea

aldatu
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2020
     
 
 
 
2021

Palmaresa

aldatu

Suedian: 21

aldatu
  • Suediako Liga (12): 1900, 1901, 1911, 1914, 1916, 1923, 1932, 1937, 1992, 1998, 2009, 2018.
  • Suediako Kopa (8): 1949, 1950, 1976, 1985, 1996, 1997, 1999, 2009.
  • Suediako Superkopa (1): 2010.

Kanpo estekak

aldatu