Diuretiko tiazidikoak ur eta sodioaren birxurgapena eragotziz diuresia lortzea helburu duten farmakoak dira. Beren ekintza gunea Henleren lakioko urruneko hodi bihurgunetsua da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Ekintza mekanismoa aldatu

Henleren lakioaren urruneko hodi bihurgunetsuan dagoen Na+/Cl- kogarraiatzailea inhibitzen dute, sodio eta kloroaren xurgapenaz arduratzen dena hain zuzen ere. Ondorioz, sodio eta uraren birxurgapena oztopatzen dute.

Eragin farmakologikoak aldatu

Farmako hauen ondorioz gernuan sodio, kloro, potasio, magnesio eta hidrogeno kontzentrazioak gora egingo du eta azido uriko eta kaltzioarenak behera.

Horretaz gain, bihotzaren postkarga murriztu egingo da basozabalkuntza arteriolarra eta hipotentsioa agertuz.

Albo ondorioen artean hiperurizemia, hipopotasemia (arritmiak), alkalosi metabolikoa, hiperkaltzemia (kalkuluak), hipotentsio ortostatikoa, hipergluzemia eta hiperkolesterolemia azalduko dira.

Erabilgarritasun terapeutikoa aldatu

Diuretiko tiazidikoak kasu hauetan dira erabilgarriak:

Zenbait diuretiko tiazidiko aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu