Dessau-Roßlau

Dessau-Roßlau Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da. Berez hiri hau, 2007an Dessau hiria eta Roßlau udalerria elkartzetik sortua da. Leku honetan Elba eta Mulde ibaiek bat egiten dute. 2010eko erroldaren arabera hiriak 86.906 biztanle zituen. Hiria bi aldiz izendatua izan da Gizateriaren Ondare, Bauhaus mugimenduagatik eta Wörlitz lorategiengatik.

Dessau-Roßlau
Alemaniako hiri-udalerria
Dessau,Farbfest Grün,Landung der Aeroflorale II auf dem Marktplatz.jpg
Flagge Dessau-Roßlau.svg Wappen Dessau-Rosslau.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
AlkateaRobert Reck (en) Itzuli
Posta kodea06842–06862
Udalerri kodea15001000
Geografia
Koordenatuak51°50′00″N 12°14′00″E / 51.83333°N 12.23333°E / 51.83333; 12.2333351°50′00″N 12°14′00″E / 51.83333°N 12.23333°E / 51.83333; 12.23333
Saxony-Anhalt DE.svg
Azalera244.75 km²
Altuera59 m
MugakideakAnhalt-Bitterfeld (en) Itzuli eta Wittenberg (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria81.237 (2019ko irailaren 30a)
Red Arrow Down.svg−874 (2017)
Dentsitatea331,92 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0340, 034901
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakArgenteuil, Klagenfurt, Ludwigshafen, Gliwice, Ibbenbüren, Roudnice nad Labem eta Nemenčinė (en) Itzuli
MatrikulaDE eta RSL
dessau-rosslau.de

HistoriaAldatu

Dessauren lehenengo aipamena 1213koa da, Roßlaurena 1215ekoa. Anhalteko printzerria 1570an eratu zen arte Dessauk ez zuen garrantzia berezirik izan. Orduan printzerriko hiriburu bihurtu zen. 1603an Anhalt desegin bazen ere Dessauk hiri garrantzitsua izaten jarraitu zuen eta Anhalteko Dukerria 1863an berriz eratzean Dessau izendatu zuten hiriburu.

XIX mendean hiri industriala bihurtu zen. 1925ean Walter Gropius arkitektua Weimarretik bidali zutenean (kontserbadoreek ez baitzuten bere diseinu berritzailea gustuko) Dessaura etorri ziren eta bertan Bauhaus arkitektura iraultzailea abiarazi zuten. Naziek 1932an eskola itxi eta Berlinera alde egin zuen Gropiusek.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiria erabat suntsitu zuten. Estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz baina Sobietarren okupazio eremuan gelditu zenez Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen. Hiriaren berreraikuntza hormigoiz egin zen eta Ekialdeko Alemaniako industriagune garrantzitsua bihurtu zen. 1990eko Alemaniaren bateratzearen ondoren, eraikin historikoak zaharberritzen hasi ziren.

Ondasun nabarmenakAldatu

Dessau-Roßlauko bi elementu Gizateriaren Ondare bihurtu ditu UNESCOk:

Hiritar ezagunakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Dessau-Roßlau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

DemografiaAldatu

See source Wikidata query and sources.


Kanpo estekakAldatu