Dessau Alemaniako hiri bat da, Saxonia-Anhalt estatu federatukoa. Mulde eta Elba ibaiek bat egiten duten lekuan kokatuta dago. 2004. urteko abenduan 77.557 biztanle zeuden.

Dessau
Dessau
herriaren zatia
Administrazioa
Herrialdea Alemania
EstatuaSaxonia-Anhalt
Izen ofizialaDessau
Jatorrizko izenaDessau
Posta kodea06842, 06844, 06846, 06847, 06849, 06861 eta 06862
Geografia
Koordenatuak51°50′03″N 12°14′46″E / 51.8342°N 12.2461°E / 51.8342; 12.2461
Map
Azalera182,81 km²
Altuera61
Demografia
Biztanleria83.616 (2013ko abenduaren 31)
−7.627 (2006)
Dentsitatea457 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0340, 034901, 034906, 034907
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.dessau.de

Walter Gropiusek 1919. sortutako Bauhaus (osorik, Staatliche Bauhaus) arte, diseinu eta arkitektura Eskolak Dessaun (eta Weimarren) egin zituen lanak UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen 1996. urtean. Bauhaus Eskola Prusiako agintari naziek itxi zuten 1933. urtean.

Geografia

aldatu

Dessau Mulde eta Elba ibaiek bat egiten duten lautadan dagoenez, urtero uholdeak izaten dituzte. 2002. urtean izan zuten uholde larriena, urak ia Waldersee barruti osoa hartu zuenean.

Dessau hegoaldean "Mosigkauer Heide" deritzon baso-eremua dago. Dessauko altura handiena 110 metrokoa da, hiriko hego-mendebaldean. Hiriaren inguruan parke eta jauregi mordoa daude; Alemaniako hiri berdeenetarikoa da.

Historia

aldatu
 
Bauhaus: eraikin nagusia

Hiriaren lehenengo aipamena 1213. urtekoa da. 1570. urterako gune garrantzitsu bihurtuta zegoen: orduan sortu zuten Anhalt printzerria Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barruan, eta Dessau izan zen hiriburua. Anhalt printzerria 1603. urtean desegin zen, baina Dessau hiriak indartsu jarraitu zuen, eta Anhalt-Dessau estatu txikiko hiriburu izendatu zuten. 1863. urtean Anhalt-Dessau konderria eratu zuten, eta Dessau izan zen hiriburu, 1918. urtera arte.

Walter Gropiusek 1919. sortutako Bauhaus Eskola 1925. urtean kokatu zen Dessaun, Weimarko egoitza itxi ziotenez gero. Hainbat artista ospetsuk eman zituzten eskolak bertan, hala nola Walter Gropius sortzaileak, Paul Kleek eta Vasili Kandinskik. Naziek 1933. urtean itxi zuten Bauhaus, eta 1986. urtera arte ez zuten berriro zabaldu.

Bigarren Mundu Gerran hiria ia zeharo suntsituta geratu zen, 1945. urteko martxoaren 7ko Aliatuen bonbardaketen ondorioz; handik egun batzuetara estatubatuarrek hiria hartu zuten. Gerora, Alemaniako Errepublika Demokratikoan ohikoa zen hormigoizko arkitektura nagusitu zen hiria berreraikitzerakoan, eta Ekialdeko Alemaniako hiri industrial handia izan zen aurrerantzean. 1990. urtean Alemania biek bat egin zutenetik, eraikin historiko mordoa zaharberritu dute.

Bauhaus Eskolak egindako eraikinak

aldatu
  • Bauhaus Eskolako eraikina
  • Dessauko Bauhaus Museoa
  • Maisuen etxeak
  • Dessau-Törten finka: altzairuzko eraikin eta etxe bat, Laubenganghouses eta Fieger etxea
  • Alearen Etxea, Carl Fieger-ek 1930. urtean egindako jatetxea, gaur egun ere zabalik
  • Lanbide-bulegoa

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu