Ireki menu nagusia

Desmond John Morris (Purton, Wiltshire, Ingalaterra, 1928ko urtarrilaren 24a - ) zoologo eta etologo ingelesa da. Ramona Baulch historialariarekin ezkondua dago, eta hainbat liburu elkarrekin idatzi dituzte.

Desmond Morris
Desmond Morris (1969).jpg
Bizitza
Izen osoa Desmond John Morris
Jaiotza Swindon1928ko urtarrilaren 24a (91 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Magdalen College Itzuli
University of Birmingham Itzuli
Hezkuntza-maila honorary degree Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, etnologoa, margolaria, etologoa, primatologist Itzuli, zoologoa, telebista aurkezlea, ilustratzailea eta artista
Lantokia(k) Oxford
Enplegatzailea(k) Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak The Naked Ape Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Londresko Zoologia Elkartea
IMDb nm0606493
www.desmond-morris.com

1960an ITV telebista independienteko saio bateko aurkezle gisa egin zen ezagun. Saioak Zoo Time izena zuen. Bere ikasketak animalien portaerari buruzkoak dira eta, hortik abiatuta, gisa portaerari buruzkoak. Giza portaera ikuspegi zoologiko batetik azaltzen du, azalpen soziologiko, psikologiko eta arkeologikoak alde batera utzita. Hortik abiatuta hainbat liburu idatzi ditu eta telebista saio ugari produzitu. Hala ere ikuspegi zoologiko honek eztabaida sutsua sortu du.

Bere libururik ezagunena The Naked Ape da, Tximino biluzia, 1967an idatzia. Animalia kontratuan ekologiari buruz hitz egiten du. Giza zoologikoa liburuan gizakia eta hiri-portaera aztertzen ditu.

Feminismoari buruz ere Emakumea biluzik idatzi du. Bertan hainbat kulturetan emakumea estaltzeko dagoen joera aztertzen du.

Artista gisa surrealismoan egin ditu ekarpenak.