Dena ongi dabil

Dena ongi dabil Zarama musika taldearen hirugarren diskoa da, 1987. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Dena ongi dabil
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data 1987
Grabazioa Jean Phocas
(Lasarte-Oria)
Iraupena 34'56"
Diskoetxea Elkar

PartaideakAldatu

Grabaketa eta abestiakAldatu

Taldeak zuen arrakasta ikusita Elkar argitaletxeak fitxatu zuen Zarama. Jean Phocas-ek Lasarte-Orian duen estudioan egin ziren grabaketak[2]. Aurreko diskoekin konparatuta honako hau teknikoki osoagoa da[3], hitzak landuagoak dira eta abestiak ere luzeagoak. Estilo aniztasuna izaten jarraitzen du, pop iluna (Azken Portua, Euritan), punk-rock (Elkarrekin, Atsoa eta Pekinesa), rock and rolla (Erreginen Tronua), Euskal Rock Erradikala (Bihotzak Sutan) eta foxtrot ukituak (Kilikiliz "Kill" Nazazu)... Hitzei dagokienez Jesús Etxezarraga eta Jorge Cerratok Kilikiliz ‘kil’ Nazazu eta Erreginen tronua abestiak egin zituzten eta Edorta Jimenezek Azken Portua-ren hitzak[2]. Taldearen hastapenetan baxu-jotzailea izan zen Iosu Expósitok (Eskorbuto) Dena ongi dabil eta Elkarrekin kantak konposatu zituen. Gainerako hitzak eta musika Zarama taldearenak dira.

Diskoa honetako abesti gehienak Zaramaren abesti mitiko bihurtu dira. Diskoari izena ematen dion Dena ongi dabil abestia irratiko pasarteekin amaitzen da; La Pasionaria, Txomin Iturbe, NODOko hainbat ahots eta bukaera emateko John Wayne-ren pasarte bitxia independentzia aipatzen duenekoa ("Hay palabras que conmueven de tal modo que aceleran el corazón. Independencia es una de ellas."). Roberto Moso irratian lan egiten hasia zen eta lankideek egin zioten muntaia. Eskorbutok gaztelerazko bertsioa egin zuen (Todo marcha bien)[2] eta urte batzuk beranduago MCD taldeak ere gazteleraz kantatu zuen[4].

Euritan abestia Egin egunkariak 1987an atera zuen Bat, Bi, Hiru... Hamar! bilduma mitikoan agertzen da[5]. Maiatzaren lehena abestia ere oso ezaguna bihurtu zen. Baina denetan arrakasta handiena Bihotzak sutan abestiak izan zuen[6], bideoklipa ere egin zelarik. San Mamesetik atera eta manifa baten aurrean Bilboko alde zaharrean dagoen giroa deskribatzen du. Bideoklipa taberna giroarekin hasten da eta polizaren kargen irudiekin amaitu[7].

AzalaAldatu

Roberto Moso bera da azalaren egilea. Harrijasotzaile bat ageri da munduan dauden gauza txarrak altxatzen; misilak, gerra, gartzela, pobrezia, rambo, zaurituak... Harrijasotzaileak aurpegiera indigena du.

Kantuen zerrendaAldatu

  1. Ordaindu eta Ixilik - 3:34
  2. Azken Portua - 3:07
  3. Bihotzak Sutan - 3:25
  4. Euritan - 3:31
  5. Erreginen Tronua -2:33
  6. Elkarrekin - 1:59
  7. Maiatzaren Lehena - 3:49
  8. Hau Zortea - 3:07
  9. Atsoa eta Pekinesa - 2:22
  10. Kilikiliz ‘kil’ Nazazu - 2:49
  11. Dena ongi dabil - 4:47

ErreferentziakAldatu

  1. Dena ongi dabil. . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  2. a b c (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Dena Ongi Dabil» lafonoteca.net . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  3. Txiribita. (2007-06-02). «Zarama - Dena Ongi Dabil (1987)» EKAITZALDI . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  4. (Gaztelaniaz) «Letra de Todo Marcha Bien - M.c.d.» Coveralia . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  5. Txiribita. (2012-08-01). «Bat, Bi ,Hiru... Hamar! (1987)» EKAITZALDI . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  6. Bihotzak sutan. . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  7. Nova. A. L. T.. (2007-05-01). Zarama - Bihotzak sutan. . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.

Kanpo estekakAldatu