Bat, Bi, Hiru... Hamar!

Bat, Bi, Hiru... Hamar! Egin egunkariak bere hamargarren urteurrena ospatzeko atera zuen diska da, 1987. urtean argitaratutakoa[1].

Bat, Bi, Hiru... Hamar!
bilduma taldearen
Argitaratze data1987
DiskoetxeaOihuka

Historia aldatu

1984. urtean Egin Rock Txapelketa antolatu zuen. Egunkariaren irakurleek bozkak eman zituzten Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzean talde bat aukeratu eta laurekin azken kontzertu bat egiteko. Zarama (Bizkaia), Hertzainak (Araba), RIP (Gipuzkoa) eta Barricada (Nafarroa) izan ziren irabazleak eta talde hauek jo zuen Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian egin zen jaialdian[2].

Ekitaldi honen arrakasta ikusita 1987. urtean hamargarren urteurrena ospatzeko garai hartako talde ezagunenak hartu eta diska bikoitza kaleratu zuen. Bertan 23 taldek hartu zuten parte, bakoitzak kanta bat ezarri zuelarik, La Polla Records-ek ezik, honek bi kanta sartu zituen[3].

1997 urtean berriz editatu zen, oraingoan CD formatuan. Euskal Rockeroak sailean saldu zen egunkariarekin batera[4]. Manolo Gil izan zen azalaren egilea eta CD-ko liburuxkan Pablo Cabezaren testua dago.

1998an beste bat aldatu

1998an Egin egunkaria itxi zutenean bigarren diska bat kaleratu zuten, Bat, bi, hiru. Egin 1977-1998. Bertan berrogei taldek hartu zuten parte[5].

Kantuen zerrenda aldatu

  • Alde Bat:
  1. Txus (La Polla Records) - 1:37
  2. Oihu (Zarrapo) - 1:48
  3. A la calle (Kortatu) - 3:44
  4. Las fuerzas de seguridad (Vómito) - 2:37
  5. Ibilaldia (Baldin Bada) - 3:31
  6. Pánico en las calles (MCD) - 3:07
  7. Cerebros destruídos (Eskorbuto) - 2:33
  • Alde Bi:
  1. Ezin leike (Delirium Tremens) - 2:41
  2. Mañana será igual (Barricada) - 3:58
  3. Marianne (Fiebre) - 4:01
  4. Hil ezazu aita (Hertzainak) - 3:57
  5. Reggae popular riojano (Potato) - 3:25
  • Alde Hiru:
  1. Terrorismo policial (RIP) - 3:31
  2. Cromagnon (Korroskada) - 4:31
  3. Atzera begira (BAP!!) - 3:02
  4. Señor Juez (Zer Bizio?) - 3:06
  5. El alcalde (La Polla Records) - 3:01
  6. Azken azal gorria (OK Korral) - 2:58
  • Alde Hamar:
  1. Reggae del vómito (Cicatriz) - 3:38
  2. Gaueko historiak (Jotakie) - 3:21
  3. De bar en bar (Malos Tratos) - 2:57
  4. Vidas ejemplares. Vol.1 (Tijuana in Blue) - 3:10
  5. Euritan (Zarama) - 3:28
  6. Te hará sentirte mejor (Belladona) - 3.35

Erreferentziak aldatu

  1. Txiribita. (2012-08-01). «Bat, Bi ,Hiru... Hamar! (1987)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  2. Nineuk. (2008-08-04). «FLORES EN LA BASURA: I EIBAR, JULIO 1984» FLORES EN LA BASURA (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Various - Bat, Bi, Hiru..... Hamar!» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  4. (Ingelesez) «Various - Bat, Bi, Hiru..... Hamar!» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Bat, Bi, Hiru. .. Hamar!. Batzuk. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).

Kanpo estekak aldatu