Crater (konstelazioa)
Crater edo Kopa[1][oh 1] —latinez: Crater— Hego hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetariko bat da, eta, halaber, gaur egungo 88 konstelazioetariko bat[2]. Tradizioaren arabera, Apolo jainkoaren kopa irudikatzen du[3]. Ez du distira handiko izarrik.
Crater ![]() | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Laburdura | Crt |
Genitiboa | Crateris |
Sinbologia | Kopa |
Eremua | 282 gradu karratu (53. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 0 |
Izarrik distiratsuena | δ Crateris (itxurazko magnitudea 3,57) |
Meteoro euria | krateridak |
Konstelazio mugakideak | Leo (konstelazioa), Sextans (konstelazioa), Hydra, Corvus eta Virgo |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 11 h |
Deklinazioa | -15° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila | |
+65° eta −90° latitude bitartean ikusgai. |
Izar nagusiakAldatu
- α Crateris (Alkes), 4,08ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena.
- β Crateris, 4,46ko magnitudeko izar zuria.
- γ Crateris, 4,08ko magnitudekoa; sekuentzia nagusiko izar zuri bat da.
- δ Crateris, 3,56ko magnitudekoa, erraldoi laranja, konstelazioko izarrik distiratsuena.
- ε Crateris, 4,82ko magnitudekoa, erraldoi laranja.
- θ Crateris, 4,68ko magnitudeko izar zuri-urdina.
- HD 96167, izar horia; exoplaneta bat du.
- HD 98800 (TV Crateris), izar-sistema gaztea, lau izarrez osatua.
OharrakAldatu
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
- ↑ (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
- ↑ (Gaztelaniaz) Llosa, Jorge Guillermo. (1965). El libro de Odiseo. Zig-Zag, 79 or..