Ireki menu nagusia

Coumba Gawlo Seck (Thiès, 1972ko urtarrilaren 29a- ) abeslari eta musika konposatzaile senegaldarra da.

Coumba Gawlo
COUMBA GAWLO.jpg
Bizitza
Jaiotza Thiès1972ko urtarrilaren  29a (47 urte)
Herrialdea  Senegal
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikagilea
Kidetza ACNUR
Genero artistikoa Mbalaxa Itzuli
Musika instrumentua Sabarra Itzuli
ahotsa

Senegalgo Mbalax musikaren erreferenteetako bat bihurtu da, horren adierazle Youssou N'Dour ezagunaren ondoren diska gehien saltzen dituen musikaria izatea da. Nazio Batuen Goi komisarioaren amabitxia da eta bakearen aldeko eta pobreziaren aurkako kontzertuak ematen ditu Afrikan.

BiografiaAldatu

Gawlo hitzak bardo edo ipuinkontalari esan nahi du fula hizkuntzan. Fatou Kiné Mbaye ama Senegalgo Orkestra Nazionalean abeslaria izan zen eta Coumbaren ahotsak jakinmina piztu zuen zazpi urte baino ez zituela. 14 urterekin Voix d'or du Sénégal (Senegalgo urrezko ahotsa) lehiaketa irabazi zuen Soweto abestiarekin[1]. Aitak Nelson Mandelaren omenez idatzitako abestia zen.

1990 urtean Syllart diskoetxeak fitxatu zuen eta honekin atera zuen aurreneko diskoa, Seytane izenekoa[2]. Senegalen oso ezaguna bihurtu zen eta ia urtero atera zituen disko berriak. 1998an Patrick Bruel abeslari frantsesarekin Yomalé diskoa grabatu zuen eta Europa frankofonoan oso ezaguna bihurtu zen, Belgikan "urrezko disko bikoitza" lortuz eta Frantzian "platinozko diskoa". Hurrengo urtean Pata Pata atera zuen eta honek nazioarteko fama eman zion, diskoko Pata Pata abestia "udako abesti" bihurtu baitzen herrialde askotan. "Koras Sarietan" musika afrikarraren emakumezko onenaren saria eskuratu zuen eta 2001 urteko Sa Líí Sa Léé Afrika mendebaldeko artista onenaren Koras saria eskuratu zuen. Disko honetako Bine Bine abestiak emakume senegaldarraren sensualitateari omenaldia egiten dio.

AktibismoaAldatu

1999 urtean Les Enfoirés taldean sartu zen. Talde hau frantziar jatorriko artista eta pertsona publikoen elkartea da eta Restos du Cœur ("bihotzaren jatetxeak") elkartearen onurarako abesten du. Elkarte honek klase behartsuenentzako elikagaiak eskuratzea du helburu.

2002 urtean Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuen Goi komisarioaren amabitxi izendatu zuten[1].

Haur eta emakumezkoen alde borrokatzen du eta Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) "borondate oneko enbajadore" izendatu zuen[1]. Boli Kostako errebeldeen eta gobernuko indarren arteko bakea lortzeko kontzertua eman zuen eta 2010 urtean Africa for Haïti ("Afrika Haitiren alde") kontzertua antolatu zuen han izandako lurrikarak kaltetutakoen alde dirua biltzeko[1].

2010 urtean "Mega Performance Move in Peace" kontzertua eman zuen bakearen alde. Lau ordu eta erdi iraun zuen kontzertuak eta Gineako RTG Koloma irratiak eta hainbat nekazal irratik zuzenean eman zuten[1].

Diskografia[3]Aldatu

  • Seytane (1990)
  • Xalis (1991)
  • Accident (1992)
  • Deweneti (1994)
  • Kor Dior (1995)
  • Aldiana (1996)
  • Amine (1997)
  • Yomalé (1998)[4]
  • Fa Fa Fa Fa Fa (1998)
  • Pata Pata (1999)[5]
  • Sa Líí Sa Léé (2001)
  • Crazy Mbalax (2002)
  • Ma Yeur Li Nga Yor (2002)
  • Gawlo & Diego (2003)
  • Takussan: Live in Dakar 1 et 2 (2004) - zuzenekoa
  • Dewenëty Show (2006)
  • Dieureudieuf (2007)
  • Ma Djinn (2010)
  • Kouy Feug (2013) - bilduma
  • Sen Gawlo Yeksina (2016)

SariakAldatu

  • 1986: Voix d'or du Sénégal saria
  • 1995: Biddeew sariak ("izarrak"): abeslari moderno onena, ekoizpen onena eta bideoklip onena[1]
  • 1998: Yomalé diskoa Belgikan "urrezko disko bikoitza" izan zen eta Frantzian "platinozko diskoa".
  • 1999: Pata Pata diskoa Frantzian "platinozko diskoa" izan zen eta izen bereko abestia "udako kantua". Musika afrikarraren emakumezko onenaren Koras Saria ere irabazi zuen.
  • 2001: Sa Líí Sa Léé diskoarekin Koras Sarietan bi garaipen izan zituen, musika afrikarraren emakumezko onena eta Afrika mendebaldeko artista onena.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz)«/es/coumba-gawlo-una-mujer-de-corazon-muy-aguarda-desherites/» coumba-gawlo.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-04.
  2. (Frantsesez)Dione, Mamadou «Le Portrait De Coumba Gawlo Seck.» SeneNews.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-04.
  3. (Japonieraz)desertjazz «Discography of Coumba Gawlo Seck» DESERT JAZZ . Noiz kontsultatua: 2019-01-04.
  4. (Gaztelaniaz)«Coumba Gawlo - Yo Malé» Discogs . Noiz kontsultatua: 2019-01-04.
  5. (Gaztelaniaz)«Coumba Gawlo - Pata Pata» Discogs . Noiz kontsultatua: 2019-01-04.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coumba Gawlo