Mbalax

Afrika mendebaldeko musika estiloa

Mbalax afrikar musika genero herrikoi bat da, Senegal eta Gambian garatzen dena, batez ere wolof etniako taldeen eskutik munduan zabaldu dena.

Youssou N'Dour danbor afrikarrarekin hitz egiten.
Bi sabar, Senegalgo danborrak.

Mbalaxa senegaldar musika ezagunena da,[1] zalantzarik gabe musikari hauei esker: Youssou N'Dour, Ismaël Lô, Thione Seck, Coumba Gawlo Seck: Artista hauek gaur egun mundu osoan ezagunak dira. Kanpoan hain ezagunank ez diren artean hauek aipa daitezke: Kiné lam, Alioune Mbaye N'Der, Lemzo Diamono, Viviane N'Dour... 1970eko hamarkadan, Mbalax Senegal postkolonialaren soinu bereizgarri gisa sortu zen. Mbalax dantza, bestetik, ezaguna da diskoteketan eta topaketa sozialetan baita erlijio eta bizimoduko ekitaldietan, esate baterako ezkontzetan, urtebetetzeetan eta zeremonia ugarietan.[2]

Musika tresnak aldatu

Mbalax musikak oso erritmo bihurria du eta Europako zein Afrikako musika tresnak nahasten ditu. Europakoak, adibidez, gitarra, txirula eta tronpeta; Afrikakoak, aldiz, djembe, tama edo kessing-kessing.

Estiloak aldatu

Mbalaxa aldatuz joan da hainbat estilotan, hala nola Mbalax saltsa, [[[Kuba]] eta Senegaleko musika nahasten dituena, aitzindaria Laba Socé izanik; Africando, Super Cayor, Sabador... bezalako taldeek jarraitu dute bariante hau. Rap Mbalax ere sortu da Rap musikatik abiatuta; zentzu horretan Positive Black Soul, Daara J, Bamba J. Fall, Black Mbolo eta beste hainbat talde aipa daitezke.

Artistak aldatu

Asko dira:[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu