Cortinarius traganus
Cortinarius traganus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Cortinarius traganus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius traganus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus traganus, Inoloma traganum, Phlegmacium traganum
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ia esferikoa, gero ganbila. Lila fibrilosoa edo more bizi kolorekoa, adinean aurrera egin ahala, okre-zurixka kolorea hartzen joaten da.
Orriak: Lodiak, marjinatuak, ildaskatuak, zabal, hasieran lehoi-okre antzeko kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa edo salbuespen gisa, erraboil marjinatu batekin. Hasieran more kolorekoa, gero zurbilduaz eta okre antzeko kolorea hartuaz.
Haragia: Hori-arre kolorekoa, usain txarrarekin, akerrak izaten duen antzekoarekin edo azetilenoaren antzekoarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Traganus epitetoa grekotik dator, akerra, esan nahi duen "tragos" hitzetik. Jariatzen duen usainagatik, akerraren antzekoa.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Cortinarius camphoratus da, zalantzarik gabe, espezie hurbilena.
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 216 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 179 or. ISBN 84-282-05640-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius traganus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.