Cortinarius camphoratus

Cortinarius camphoratus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Cortinarius camphoratus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius camphoratus
Fr., 1838

Sinonimoa: Agaricus hircinus, Cortinarius hircinus, Cortinarius amethystinus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero ganbila, baina erdian lautua eta azkenean zabaldu egiten da. Lila zurbil kolorekoa edo more kolorgetua, zahartzean koloregabetu egiten da, bukaeran, okre zurbil kolorekoa lila koloreko erreflexuekin, batez ere ertzean. Azala lehorra eta zetaduna.

Orriak: Estu, more argi kolorekoak, pixkanaka pixkanaka herdoil kolorea hartzen dute, esporen koloreagatik.

Hanka: Zuzena erdi inkurbatua, denean berdina edo oinarrian loditua, 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Betea, trinkoa, lehorra, kapelaren kolore berekoa; oinarrian okre antzekoa edo marroi-laranja kolorekoa. Gortina fibrilosoa, zuria, iheskorra.

Haragia: Lodia erdian eta mehea ertzean; morez nabarmendutako lila kolorekoa hankaren goialdean eta hori-laranja kolorekoa hankaren oinarrian. Patata ustelen usain nazkagarria du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Beste espezie batekin ez nahasteko, Cortinarius camphoratus delakoaren usaina besterik ez da erabiltzen, patata ustelaren usaina duelako

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen azpian hazten da. Urria.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kolonbia, Japonia.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 459 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 165 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 216 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu