Constanza de Ayala

Arabako dama

Aiarako Konstantza (1390 inguru -1472 inguru) Oñatiko (Gipuzkoa) jaurerria izan zuen Arabako nobleziaren dama izan zen. [1] Oso maiz bizi izan zen Gasteizen, han bizi baitziren gurasoak. [2]

Constanza de Ayala
Bizitza
Jaiotza1390
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1472 (81/82 urte)
LeinuaAiara
Guevara
Jarduerak

Biografia aldatu

 
Tologorri eta Aiara

María de Sarmiento eta Castillaren alaba (Salinillas de Buradón eta Berveranako andrea) eta Fernán Pérez de Ayalaren alaba (Aiarako jauna, Gipuzkoako Merino nagusia eta Bandaren Ordenako zutoihalaren alferez nagusia).[3] Gaztelako bi leinu ospetsuren parte zen: Aiarakoa (aitona Pedro López de Ayala kantzilerra zen) eta Sarmientokoa (errege-odola zuen amaren aldeko aitona, Diego Gómez Sarmiento, eta Leonor de Castilla, Fadrique Alfonso de Castilla infantearen alaba).

1410. urte inguruan Pedro Vélez de Guevararekin, Oñatiko jaun eta Toledoko Oreja komendadorearekin, ezkondu zen. [2] Bi neskato eta bi mutiko izan zituzten, 1422an, aita hil zenean, adingabeak zirenak.[3] Senarra hil eta berehala, Konstantzak seme-alaben legezko tutoretza eskatu zuen.[2] Une horretatik aurrera, hamarkada bat baino gehixeagoan, seme-alabak hasteaz gain, Konstantzak berak Guevarako Etxearen interesak gobernatu eta defendatu zituen.

Hauek dira egin edo kudeatu behar izan zituen gertakizun aipagarrienak:[6]

  • 1422an, Usarragako (Bergara) San Juan monasterioko patronatuan seme-alabei jaraunspen bidez zegozkien eskubideak defendatu behar izan zituen. Eskubide horiek Fortún Martínez de Castillo elizgizona usurpatzen ari zen.
  • 1423an Leintz bailarako Gebarako Etxearen aurkako altxaerari aurre egin behar izan zion. Hemen Konstantzak Fernán Pérez de Ayala aitaren eta haren senide ganboatar askoren laguntza izan zuen, zeintzuk armen indarrari esker matxinada ito zuten. Hala eta guztiz ere, 1429. urtera arte jarraitu zuen gatazkak, urte hartan Konstantzak bere aukerako alkate eta merinoak haranean jartzeko akordioa lortu baitzuen.
  • 1426an, Arrasateko herritarrek Guevarako jaurerrikoak ziren Zaldibar eta Landetako dorreak eraitsi zituzten. Konstantzak Arrasatekoak salatu egin zituen Casa eta Corteko entzule (gaur egun epaile direnak) eta alkateen aurrean, eta haiek erbesteratzera eta kalte-ordain handia ordaintzera kondenatu zituzten. Hala ere, zenbait apelazio egin ziren eta Guevara Etxearekin azken akordioa 1429an lortu zen.
  • 1432an, bere ondare pertsonala logikaz berregituratzeko, Konstantzak Maria de Sarmiento y Castilla amarengandik jaso zuen Salinillas de Buradón herria, Ameyugo, Tuyo, Valluércanes, Hornillos eta Berveranako herrien trukea egin zuen. Trukea Pedro López de Ayala nebarekin adostu zuen.
  • 1433an, zegokion auziaren ondoren, Konstantzak akordio bat itxi zuen Legazpiko haraneko biztanleekin, Guevara Etxekoak ziren leku batzuen jabetza eta errentei buruz. "Sel" izenaz deituriko leku horiek zirkulu-forman mugatutako lurrak ziren, Lur zati horiek erdian harri bat zuten, eta azienda bazkatzeko eta sesteatzeko erabiltzen zen lurra zen.

Pedro Vélez de Guevarak, seme nagusiak, 1433. urte inguruan, adin nagusitasuna lortu zuen eta bere estatuen agintea hartu zuen. Hala ere, badirudi Konstantzak zeregin aktiboa izaten jarraitu zuela denbora batez bere ondoan (1440ko dokumentu batean semearekin batera agertu zen Oñatiko San Migel monasterioko abadearen izendapenean. Gainera Oñatin Guevara etxeak bere panteoi nagusia izan zuen). [1] Ez zen gauza bera gertatu anaia zaharraren heriotzagatik Iñigo de Guevarak 1456an Oñatiko jaurerria jarauntsi zuenean, Iñigok, oro har, amaren laguntza alde batera uztea erabaki baitzuen. [1]

Hala ere, Konstantzak bete-betean jarraitu zuen kudeaketa lanetan, nahiz eta ordutik aurrera bere jabetzetan eta erlijioaren eta artearen sustapenean zentratuago egon. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Ameyugo ospitalearen sortzailea izan zela. [1]

Ondorengoak aldatu

Pedro Vélez de Guevararekin seme-alaba hauexek izan zituen:

  • Pedro Vélez de Guevara, aitaren jaurerria jaso zuena. 1434an Pedro Manrique Aurreratuaren alabarekin ezkondu zen. Gazte eta ondorengorik gabea hil zen 1455. urtean. [2]
  • Isabel de Guevara, amarengandik Arreo, Tuesta, Ameyugo eta Tuyo domeinuak jaso zituena. Fernán López de Saldañarekin ezkondu zen, Joan II.aren kontadore eta zerbitzari nagusiarekin. [2]
  • Iñigo de Guevara, eliza-karrera hasi zuena. [2] Hala ere, Pedro anaia ondorengorik gabe hil zenean, aitaren jaurerria jaso zuen. Beatriz de Guzmanekin ezkondu zen. [2]
  • María de Guevarak amarengandik oinordetzan Herramélluriko herrixka hartu zuen, eta han, azken nahian, monasterioa eraikitzea agindu zuen, itxuraz eraiki ez zena. Lope de Rojasekin ezkondu zen, baina ez zuten ondorengorik izan. [2]

Heriotza eta hilobia aldatu

Berrogeita hamar urtez familiaren defentsan bizi izan ondoren, Konstantza 1472an hil zen, antza denez, urte hartan gaixotasun-zantzuak agertu eta testamentua eta kodizilioa egin zituen. [1]

Kexaako monasterioan bere gurasoekin batera hilobiratzea eskatu zuen. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu