Ireki menu nagusia

Gipuzkoako merio nagusia Gaztelako Erresumak Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusian zuen ofizial nagusiena izan zen, eskuduntza judizial eta militarrak zituena.

HistoriaAldatu

 
Petri Lopez Aiarakoa ibar-jaunaren balizko margolana

Jada X. eta XI. mendeetan Leongo erregeek bere aginte finkatzeko banaketa administratibo bat egin zuten bere erresuman. Horrela, ibar-jaurerri nagusi eta txikiak, tenentziak, alfozak eta, XIII. mendetik aurrera, adelantamientoak sortu zituzten.[1]

Fernando III.a Gaztelakoak ibar-jaun izendatu zituzten Gaztela, Leon, Galizia eta Murtziarentzat. Gipuzkoa Gaztelaren barnean sartu zuen, bereizketarik egin gabe. Nahiz eta 1315 aldean Gómez Carrillo gaztelar noblea jada Gipuzkoako ibar-jaun nagusia zen,[2] 1332an Alfontso XI.a Gaztelakoak behin betiko ezarri zuen Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusia. 1348an bildutako Alkalako Ordenamenduak Arabako eta Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusiak Gaztelatik bereizi zituen, bakoitzak bere ibar-jaun nagusia zituelarik.[2]

Ibar-jaun nagusien zerrendaAldatu

Erregea Agintaldia Ibar-jaun nagusia Oharrak
Alfontso X.a Gaztelakoa (1252-1284) 1261-1282 Diego Lopez Salcedokoa Gaztela eta Arabakoa ere
Antso IV.a Gaztelakoa (1284-1295) 1291 Antso Martinez Leivakoa Gaztelakoa ere
1294 Diego Lopez Salcedokoa
Fernando IV.a Gaztelakoa (1295-1312) 1298-1304 Diego López de Salcedo[3]
1305 Beltran Ibañez Gebarakoa Oñatiko jauna
1309 Diego Lopez Salcedokoa
Alfontso XI.a Gaztelakoa (1312-1350) 1315 Gómez Carrillo
1317 Joan Martinez de Balda
1322 Joan Santxez Marrokin Salcedokoa Bizkaiko mailegu-emailea
1328-1332 Beltran Ibañez Gebarakoa
1335-1340 Ladron Velez Gebarakoa Oñatiko jauna eta Bizkaiko mailegu-emailea
1341 Lope Diaz de Rojas Espejoko jauna
1343 Beltran Ibañez Gebarakoa
1345-1349 Lope Diaz de Rojas
Petri I.a Gaztelakoa (1350-1369) 1351-1353 Lope Diaz de Rojas[4]
1359 Beltran Ibañez Gebarakoa
1368 Fernan I.a Perez Aiarakoa Aiarako jauna eta Gaztelako ibar-jaun nagusia
1368 Beltran Ibañez Gebarakoa
Henrike II.a Gaztelakoa (1369-1379) 1370 Beltran Ibañez Gebarakoa
1370-1375 Ruy Diaz de Rojas
1376 Gartzea Perez de Camargo Gaztelako errege-alkatea
Joan I.a Gaztelakoa (1379-1390) 1379-1389 Petri II.a Lopez Aiarakoa[5] Aiarako jauna eta Gaztelako errege-alfereza
? Petri Manrique Larakoa[4] Gaztelako ibar-jaun nagusia ere
Henrike III.a Gaztelakoa (1390-1406) 1394-1401 Fernan II.a Perez Aiarakoa[6]

ErreferentziakAldatu

  1. Lamingueiro Fernández, Xosé L. (2006) «Ascendencia e familia próxima de García Rodríguez de Valcarce o das Pontes» Cátedra: revista eumesa de estudios (Pontedeume: Concello de Pontedeume) (13): 137 ISSN 1133-9608.
  2. a b Orella Unzué, José Luis (1985) «Orígenes históricos y raíces sociales de la merindad mayor de Castilla La Vieja» Azpilcueta: cuadernos de derecho (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (2): 25-28 ISSN 1138-8552.
  3. Orella Unzué, José Luis (1984) «Los orígenes de la Hermandad de Guipúzcoa (las relaciones Guipúzcoa-Navarra en los siglos XIII-XIV)» RIEV (Donostia: Eusko Ikaskuntza): 38 ISSN 0212-6397.
  4. a b Díaz Martín, Luis Vicente (1987) Los oficiales de Pedro I de Castilla (2. argitaraldia) Valladolid: Valladolideko Unibertsitatea 22-24 or..
  5. Cañas Gálvez, Francisco de Paula (2011) «La Casa de Juan I de Castilla: aspectos domésticos y ámbitos privados de la realeza castellana a finales del siglo XIV (ca. 1370-1390)» En la España medieval (Madril: Madrilgo Complutense Unibertsitatea) (34): 178 ISSN 0214-3038.
  6. Salazar y Acha, Jaime de (2000) La casa del Rey de Castilla y León en la Edad Media (1. argitaraldia) Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales 445 or. ISBN 84-259-1128-1.