Colette Capdevielle
Colette Capdevielle (Orthez, 1958ko urriaren 14a) abokatua eta politikaria da.
Colette Capdevielle | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
2017ko urtarrilaren 23a - Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) ![]()
2012ko ekainaren 20a - 2017ko ekainaren 20a ← Jean Grenet - Florence Lasserre-David → Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 5th constituency (en) ![]() Hautetsia: 14th legislature of the Fifth French Republic (en) ![]()
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Ortheze, 1958ko urriaren 14a (66 urte) | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta professions libérales et assimilés (en) ![]() | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Sozialista | ||||||
colette-capdevielle.fr | |||||||
![]() ![]() |
Pirinio Atlantikoetako bosgarren barrutiko diputatua izan zen, 2012tik 2017ra.
Biografia
aldatuColette Capdevielle Alderdi Sozialistako kidea da. Abokatua da Baionako Abokatuen Elkargoan, 1987tik.[1]
2024an, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Alderdi Sozialistaren eta Raphaël Glucksmann buru duen Plaza Publikoaren arteko aliantza zerrendan agertu zen, 40. lekuan.[2]
Jarduera politikoak
aldatuDiputatu-agintaldia
aldatuPirinio Atlantikoetako bosgarren barrutiaren diputatu hautatu zuten 2012ko ekainaren 17an, bigarren itzulian, bozen %56,47 lortuta, Jean Grenet (PRV) zentro-eskuineko hautagaiaren aurrez aurre.[3]
Colette Capdevielle da Talde Sozialistaren hirugarren presidenteordea Asanblean. Diputatu karguan egon zen bitartean, bereziki lan egin zuen sexu bereko bikoteei ezkontzeko aukera emateko lege-proiektuan, zigor erreformaren lege-proiektuan edo XXI. mendeko justizia modernizatzeko lege-proiektuan.[4]
Bere barrutian, epaimahai herritar bat sortu zuen, bere erreserba parlamentarioa gardentasunez esleitzeaz arduratzeko.[5]
George Pau-Langevin eta Francis Lec-ekin tandemean, Justizia eta Instituzioak proiektuaz arduratu zen Vincent Peillonen kanpainan, 2017ko Frantziako presidentegaia hautatzeko Alderdi Sozialistan egindako primarioetan (fr). Bere Batzorde Politikoko kide ere izan zen.[6]
2017an berriro diputatu izateko hautagai izan zen, eta bigarren amaitu du lehen itzulian, botoen %13,24 eskuratuta, Florence Lasserre-Daviden (MoDem) oso atzetik, botoen % 37,11 eskuratu baitzituen. Bigarren itzulian, Colette Capdeviellek % 42,97 lortu zuen, eta beste hautagaiak, aldiz, % 57,03.[7]
Tokiko agintaldiak
aldatuColette Capdevielle Akitaniako eskualde kontseilaria izan zen, 1998tik 2004ra.
Baionako udal-kontseilaria da “Baiona hiri irekia” oposizio taldean, eta Euskal-Aturri aldeko aglomerazioaren aholkulari komunitarioa ere bai.[8]
Abokatua
aldatuColette Capdeviellek zuzenbidea eta zientzia politikoak ikasi zituen Baionan, Pauen eta Bordelen. 1987ko irailaren 14an egin zuen zin Paueko Apelazio Auzitegian.[9]
Abokatu generalista gisa jardun badu ere, asko jardun du, halaber, atzerritarren zuzenbidean edo familiaren zuzenbidean.[4]
Familia-eskubidea eta homoparentalitatea
aldatuColette Capdeviellek Espainian emaile batekin intseminazio artifiziala egin zuten hainbat emakume bikote defendatu zituen. Bikotekideari eta haurrei babesa eskaintzeko asmoz, guraso agintea partekatzeko eskatu zuen, hori baitzen une hartan zegoen tresna juridiko bakarra, familia homoparentalen egoerak egokitzeko.[4]
2011ko urriaren 26an, garaipen garrantzitsua lortu zuen guraso homosexualen eskubidearen aitortzarako: Baionako familia aferetako epaile batek ama ezkongabe baten izatezko bikotekideari aitortu zion haren seme-alaben gaineko guraso-ahala.[10]
Colette Capdevielleren konpromiso horrek azaltzen du Frantzian sexu bereko bikoteei ezkontzeko aukera emateko lege-proiektuan izandako engaiamendua. Haren ustez, legea batez ere "pauso erraldoia da gizartean, emozionalki, baina ez juridikoki existitzen diren familia horien aitortzarako".[4]
“La Négresse” epaiketa
aldatuColette Capdevielle Karfa Diallo idazle eta militantearen abokatu izatea onartu zuen, William Bourdonekin batera.[11] Miarritzeko geltokian manifestazio bat sustatu zuen, herritarrak sentsibilizatzeko La Négresse auzoaren frantsesezko izenaren izaera arrazista eta sexistaren inguruan (euskaraz, Harausta du izena). Interpelatu zuten, eta Karfa Diallori matxinada leporatu zioten, eta bi polizia izan ziren alderdi zibila.[12]
Audientzia 2020ko abenduaren 3an egin zen Baionako Auzitegi Korrekzionalean. 2021eko urtarrilaren 14an, William Bourdon eta Colette Capdevielle abokatuek Karfa Dialloren askatasuna lortu zuten, eta polizien kexak atzera bota zituzten.[13]
Beste prozedura bat abian da: Karfa Diallok salaketa bat aurkeztu zuen IGPNn, agintari publikoaren gordailuzain batek egindako indarkeria ekintzengatik; izan ere, bere burua gehiegizko basakeriaren biktimatzat jo zuen galdeketan zehar.[14]
Sariak
aldatu- Ohorezko Legioko zalduna, 2019ko uztailaren 14a.
2019ko uztailaren 14an, Ohorezko Legioko zaldun egin zen, Euskal Herriarentzat eta Baionako jendetzarentzat egindako ekintzen eta bere konpromiso militanteen aitortza gisa, abokatu-karrera luze baten aitortza gisa (31 urteko zerbitzua 2019an).[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Colette Capdevielle. ..
- ↑ Palacin, Hugo. (2024-03-19). Elections européennes 2024 : qui sont les candidats de la liste Parti socialiste (PS) / Place publique (PP) ?. .
- ↑ l'Intérieur, Ministère de. Résultats des élections législatives 2012. ..
- ↑ a b c d Rotman, Charlotte. (2013-04-23). Colette Capdevielle, invitée à la noce. ..
- ↑ Réserve parlementaire : un système longtemps opaque. ..
- ↑ « Primaire à gauche. Peillon détaille son organigramme de campagne », ouest-france.fr, 23 décembre 2016.
- ↑ Pyrénées-Atlantiques - 5e circonscription : Liste des résultats - Elections législatives 2017 - Assemblée nationale. ..
- ↑ Bayonne, Ville de. Colette CAPDEVIELLE. ..
- ↑ Colette CAPDEVIELLE. ..
- ↑ « Un pas de géant pour le droit à l’homoparentalité ». 2011-11-04..
- ↑ Vidéo. Interpellé après avoir milité pour rebaptiser "La Négresse" à Biarritz : l’audience a été renvoyée. ..
- ↑ Olhagaray, Anaiz Aguirre. (2020-12-03). Procès « La Négresse » : délibéré le 14 janvier. ..
- ↑ Pierre Penin. (14 janvier 2021). Biarritz : Karfa Diallo relaxé par la justice des faits de rébellion. ..
- ↑ Faut-il rebaptiser le quartier de la Négresse à Biarritz ? Le militant Karfa Diallo convoqué au tribunal ce jeudi. ..
- ↑ Pyrénées-Atlantiques : Colette Capdevielle et Jean-Jacques Lasserre reçoivent la Légion d’honneur ce 14 juillet. 14 juillet 2019..