Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesez Rassemblement National edo RN, eta 2018ra arte Front National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea Jean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak, Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.

Bilgune Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Rassemblement national
Izen laburraRN
Motaalderdi politikoa
Jarduera sektoreaborondatezko kidetzako erakundeak
HerrialdeaFrantzia
IdeologiaFrantses nazionalismoa, Kontserbadurismo nazionalista, subiranismoa, Eskuindar populismoa, Antiglobalizazio mugimendua, Euroeszeptizismoa, Protekzionismoa, Estatismoa eta Russophilia (en) Itzuli
Kokapen politikoaeskuin politiko, Eskuin-mutur eta radical right in Europe (en) Itzuli
Jarduera
KidetzaEuropean Alliance for Freedom (en) Itzuli, Rassemblement Bleu Marine eta Identity and Democracy Party (en) Itzuli
Kide kopurua85.000 (2016)
Agintea
LehendakariaJordan Bardella
Egoitza nagusi
Legezko formaelkarte aitortua
Historia
Sorrera2018
Sortzailea
Ordezkatzen duFront national
AurrekoakFront national
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: RassemblementNational Twitter: RNational_off Instagram: rassemblementnational_fr Telegram: rassemblementnational Youtube: UCeWMp4Frgyv275gSnWNYoZQ Flickr: frontnational Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Frantziako Fronte Nazionalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte Nazionala (argipena)».

FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.

2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan Jacques Chiracen aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin.[1]

Erregioekiko jarrera: Euskal Herria aldatu

Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.

EHren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezein Pirinio Atlantikoetan RNren idazkari den Jean Michel Iratxet, Euskal Hirigune Elkargoaren kontra agertu baitzen, egitura honi egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio.[2] Alta, Akitania Berriko Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorra azalduz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Platiau, Charles. (13/12/2018). «El partido de Le Pen consolida su ventaja para las elecciones europeas» Europa Press (Noiz kontsultatua: 2018/12/20).
  2. (Frantsesez) «Jean-Michel Iratchet - OPLB Office Publique de la Langue Basque» YouTube (Noiz kontsultatua: 2017/01/05).

Kanpo estekak aldatu